Kategoria: Blogosfera

Show Posts in

Blogariak Amaraunean, 2009/04/09

Baten bat geratu beharko zen ba, mundu guztia oporretan dagoen garai honetan, Amarauneko tarantulatxoak eta laguntzaileotako batzuk tartean. Han pasa dugu goiza solaseab Benitok, Jozulinek eta hirurok. Mintzagaien artean, apur bat denetarik (beti bezala). Urdaibai gora eta behera Jozulinen blogaren laugarren urteurrena, eta blogen batez besteko adina Internet …

Blogariak Amaraunean, 2009/04/05

Korrika petoak guztiontzako ekarri dituen Benitoren, Josiren eta hiruron txanda gaurkoan. Ondoko gai hauek hartu ditugu hizpide: Korrika 16ren bukaera Gasteizen, eta ekitaldiak sarean duen oihartzuna. (Aste honetan egon den polemikaren (1) (2) aipamentxoa ere egin digu Josik bukaera aldera). EiTB eta Jaurlaritzak joan den ostiralean egindako aurkezpena, …

Gauzen internet

Erreparatu zure iratzargailuari. Kriston paketea diozu, ezta? Orain pentsa zer izango litzatekeen halako batean, zure ametsak eteteaz gain, bestelako trukotxoak egiten ikasiko balu: kapaza balitz, esate baterako, altxatu zaren ala ez jakiteko, eta horren berri emateko zure kafe makinari, berotzen hasi dadin. Edo armairuak bizi propioa hartu eta, …

Blogariak Amaraunean, 2009/03/29

Ana Malagon, Goio Telletxea eta Haritz Rodriguezen txanda gaurkoan, eta gaiak, besteak beste: Korrikaren sareko jarraipena Last.fmren ordainduzko ereduranzko aldaketa, eta Spotify.com Eustaten azken datuak, familien webguneen eta bilatzaileen erabileraz. Blogoneskak eta emakumeen presentzia teknologian. Gauzeninternet internet kolaborategia (izugarri pasatu dugu gaur batzuk bertan!!!) Audioa EiTBren webgunean duzue …

Blogariak Amaraunean, 2009/03/22

Maite Goñi, Josu Mendicute eta Josu Lezametaren txanda gaurkoan tarantulatxoen artean, eta gaien artean, besteak beste, ondoko hauek: Fotolog zerbitzuaren euskaraketa, haren gainbeherarekin-edo batera etorri dena Sare sozialetan —bereziki gazteek– darabilten hizkuntza fatikoa, eta Konrad Lorenzen teoriak Liburu digitalen indartzea eta mundu horretako azken mugimenduak La Casa de …

Blogariak Amaraunean 2009/03/15

Benito Fiz, Josi Sierra eta hiruron txanda gaurkoan, eta hezkuntza kontuak hizpide, batez ere: Frantzian aste honetan itxi duten webgunea, etxerako lanak diru truke egitea eskaintzen zuena; Virgil Griffith egindako azterketa, selektibitateko notak eta entzuten den musikaren arteko erlazioa aurkitu duena; Japonian probatzen ari diren errobot-irakaslea; Joxe Arantzabalen …

Blogariak Amaraunean, 2009/03/08

Haritz Rodriguez, Goio Telletxea eta Ana Malagon ibili dira kontu kontari, EAEko hauteskundeetan izandako bat-bateko sukar bipuntuzerista obamoideak utzitako ajeaz, eta —nola ez ¬.¬— Athleticen ditxosozko partidaz.

Blogariak Amaraunean, 2009/03/01

Josu Mendicute, Maite Goñi eta Mikel Iturria izan dira gaurko gonbidatuak Amarauna saioko bogarien tartean, hauteskundeak sarean izaten ari diren jarraipenaren inguruan solasten. Entzun nahi baduzue, badakizue, betiko aukerak: hemen behean klik egitea, edo EiTBren webgunean, edo harpidetza eginda iTunes zein RSS jarioan. http://www.eitb.com/multimedia/audios/2009/03/01/74003/blogariak-0301_ei_amarauna.mp3Podcast: Play in new window …

Blogariak amaraunean, 2009/02/22

Berriz ere Benito, Josi eta hiruron txanda, eta joan den astetik soka luzea ekarri duen gaia: 2007-08ko EGA azterketak saretik erretiratzeko agindua. Joan den astean hitza Maiteri eman ostean, honetan Hezkuntza Saila gonbidatu dute tarantulatxoek, bere ikuspuntua azaltzeko. Iban Asenjok hartu du hitza, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariak. Berririk gutxi …