#galderakatea 04

Osteguna! Ta badakizue: horrek esan nahi du laugarren (eta azkenaurreko) galderari aurre egiteko momentua dela!

Zer moduz joan dira aurrekoak? Errazak ziren, ezta? Bueno, hau apur bat korapilatu dut, baina ez asko, e? Erraz-erraz topatuko duzue erantzuna… eta istorio bitxi bezain interesgarria, bide batez!

Itsasargiekin jarraituz, Euskal Herrian bada bat, ondo-ondoan camping bat duena, eta III. Gerra Karlistan goitik behera birrindu zutena.
Bada, gerra ostean berreraikitzeko lanei ekin zieten urte berean, Estatu Batuetan gailu berri bat patentatu zuten, gaur egun ere gero eta maizago erabiltzen dena.
Duela gutxi arte, patentea erregistratu zuen zientzialari kanadarra jotzen zen delako gailuaren asmatzailetzat, baina 2002an, Estatu Batuetako Kongresuak ofizialki aitortu zuen AEBetara migratutako italiar batek asmatu zuela benetan, kanadarrak patentea erregistratu baino urte batzuk lehenago.
Bada… nola zuen abizena zientzialari italiar hark?

Amaitu da laugarren galderari erantzuteko denbora. Baina e! Beharbada oraindik aukera bat izango duzu bosgarrenarekin!!!

No Responses

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.