GPSen garaian, eta aukera hobe eta moloiagoak dauden arren, Google Maps gidari asko eta askoren ezinbesteko kopilotu bilakatu da.

Baina, zer iruditzen esaten badizuet Google Maps espazioan ez ezik, denboran ere bidaiatzeko tresna gisa erabil daitekeela?

Bada, hala da, bai: gure kaleetako irudi errealak erakusten dizkigun Google Street View funtzioari, eta hark gordetzen dituen irudien bertsio ezberdinen artxiboari esker, Google Maps tresna baliotsua bilakatu daiteke, adreiluaren sukarrak menderatuta bizi garen honetan, gure kaleak duela urte gutxi batzuk nolakoak ziren ikusi ahal izateko, ia-ia bertan egongo bagina bezala.

Denboran ere bidaiatzeko kopilotua

Demagun, esaterako, jakin nahi dugula nolakoa zen Bilboko Bolueta auzoa, orain hain nabarmen altxatzen diren dorretzar zuri eta beltzak eraiki aurretik. Hona pausuak:

  1. Google Mapsera joango gara, eta ikusi nahi dugun helbidea bilatuko dugu bertan. Kasu honetan, Boluetako Santa Ana kalea.
Boluetako Santa Ana Kalea Google Mapsen
Boluetako Santa Ana Kalea Google Mapsen

2. Maparen eskuineko beheko izkinan agertzen zaigun Street Viewko panpintxo horia hartu eta mapa gainera arrastako dugu, ikusi nahi dugun gunearen perspektiba on bat topatu arte. Hona Bilboko sarrera alde horretako gaur egungo ikuspegia:

Bilboko sarreran dorre zuri eta beltzek egiten digute ongietorria gaur egun...
Bilboko sarreran dorre zuri eta beltzek egiten digute ongietorria gaur egun…
Google Street View argazkiaren data teknopata.eus

3. Ondo fijatuz gero, ikusiko dugu irudiaren goiko aldean, ezkerreko izikineko koadro ilun horren bukaeran, atzeraka doan erloju baten ikurra dagoela. Haren ondoan, Googlek esaten digu noizkoa den ikusten ari garen irudia.

Google Street View. Argazki historikoen artxiboa. teknopata.eus

4. Hortxe dago gakoa! Bertan klik eginez gero, leihotxo bat irekiko zaigu. Bertan ikusiko dugu denbora-lerro bat, Street Viewk bere artxiboan leku beretik une ezberdinetan egindako argazkiak ikusteko. Agertzen zaizkigun puntuetako batean klikatuz gero, ikusten ari garen gune hori aukeratu dugun data horretan nolakoa zen ikusik ahalko dugu. Irudian, adibidez, Boluetako inguru hori 2010ean, dorreak eraiki eta Santa Ana fabrikako langileentzat bere garaian eraikitako etxebizitzak eraitsi aurretik:

Boluetako Santa Ana inguru berbera 2010ean, eraikin historikoak eraitsi eta dorretzarrak eraikitzen hasi aurretik.
Boluetako Santa Ana inguru berbera 2010ean, eraikin historikoak eraitsi eta dorretzarrak eraikitzen hasi aurretik

Txuloa, ezta? Ez esan ez denik nostalgiarako tresna erabilgarria, prokrastinazio atake horiek etortzen zaizkigunerako!

Erantzun bat

  1. Iaki Murua 2022(e)ko maiatzak 24

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.