Sustaturen #20urte ekitaldiak nostalgia atake erraldoia eman dit, Bilbao AS Fabriken bildutako gerontosaurio kopurua eta han entzundako aspalditxo-ahaztuta-eta-derrepente-gogoratutako-batailatxoen eraginez, seguruenik.

Nola aldatzen diren gauzak (2007 edition) 1
Honelaxe ibiltzen ginean 2001ean HTML kodea eskuz editatzen!

Besteak beste, Luistxok botatako kezka batek asaldatu nau: ados egon gaitezke euskal komunitatea oso aktiboa dela edo/eta izan dela sarean… baina zer gertatzen da apurtutako loturekin? Non geratzen ari da garai batean loratu eta pixkanaka-pixkanaka ximeltzen joan diren egitasmoekin? Ezin dugu permititu euskararen ondare digital hori guztia galtzea!

Eta pentsatu dut errepaso bat ematea aspaldi galdutako ohitura bati. 2007tik 2010era bitartean, urtero antolatu nituen bozketa moduko batzuk, euskal internautei galdetzeko zeintzuk ziren urte horretako interneteko euskarazko ekimenik onenak. Lehen bozketa 2007an izan zen: zazpi@2007.

Bada, non daude gaur egun, 2007an euskal internautok punterotzat jo genituen ekimen haiek? Martxan jarraitzen dute? Eguneratuta daude? Ez badaude ere, kontsulta daitezke inon? Errepaso azkar bat egin dut arratsalde hotz eta euritsua aprobetxatuta, eta hona emaitza. Lehen postuetan geratu ziren zortzi ekimenetatik:

  • 6 aktibo eta funtzionalak dira oraindik. 2 Erabat desagertuta.
  • 4k dute edukia erabat eguneratuta. Batek zaharkitua, eta beste batek duela urtebetetik eguneratu gabe.
  • Bik baino ez dute orduko domeinua mantentzen. Beste bi azpidomeinu batera pasa dira.

Aitortu behar dizuet, horrela begiratuta, espero nuena baino hobea iruditu zaidala egoera. Zer deritzozue?

Egingo dut azterketa bera 2008, 2009 eta 2010eko proiektuekin?

2007ProiektuaEgoera
bat@2007Nola aldatzen diren gauzak (2007 edition) 3
Elebila.
Euskarazko bilatzailea.
Aktiboa eta funtzionala.
Domeinu propio batetik azpidomeinu batera pasa da.
Edukia eguneratu gabe (?)
bi@2007Nola aldatzen diren gauzak (2007 edition) 5
Euskalbar.
Hiztegi-plugina web arakatzaileetarako.
Aktiboa eta funtzionala.
Ez du domeinu propiorik, gehigarriak deskargatzeko guneetan aurki daiteke.
Edukia eguneratua.
hiru@2007Nola aldatzen diren gauzak (2007 edition) 7
EuskalTube.
Bideoak partekatzeko plataforma.
Desagertua
lau@2007Eibar.ORG | Eibarko peoria
Eibar.org. Eibarko peoria.
Aktiboa eta funtzionala.
Betiko domeinuan.
%100 eguneratua.
bost@2007Nola aldatzen diren gauzak (2007 edition) 10
AHTGelditu.org.
Aldarrikapen mugimendua.
Desagertua
(Mugimendua aktibo sare sozialetan-eta)
sei@2007Nola aldatzen diren gauzak (2007 edition) 12
GAUR8.info.
Komunikabidea.
Aktiboa eta funtzionala.
Domeinu propio batetik azpidomeinu batera pasa da.
%100 eguneratua.
sei@2007Tumblr: Image
Irratia.com online irratia.
Aktiboa eta funtzionala.
Betiko domeinuan.
Edukia eguneratu gabe 2010eko azarotik.
zazpi@2007Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena logoa2014-2.png da
Euskalnatura.
Zientzia dibulgazioa.
Aktiboa eta funtzionala.
Domeinu berri batean (.eus).
Azken eguneraketa 2020ko ekainean.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.