Bueno, ba aurrera doa etxeko ekipoaren berriketa/handitzea, eta oraingo honetan monitoreari iritsi zaio txanda. Inori interesatuz gero, salgai daukat lanerako monitore hau, duela urtebete inguru erositakoa, eta benetan erosoa ofimatika kontuetarako.

HP EliteDisplay horizontala
HP EliteDisplay E243 monitorea oso-oso egokia da ofimatika lanetarako. Telelanerako lagun paregabea!

HP etxeko EliteDisplay E243 modeloa da, eta ezaugarri hauek ditu:

  • PANEL MOTA: IPS, Micro edge LED backlight
  • TAMAINA: 23,8 hazbete (60,45 cm)
  • BEREIZMENA: 1920×1080 pixel
  • FRESKATZE MAIZTASUNA: 60 Hz
  • Bideo konexioak: HDMI, DisplayPort eta VGA
  • Bi atakako USB 3.0 Hub funtzioa ere badu
  • Distiren aurkako tratamendua du pantailan, eta argi urdineko iragazki-funtzioa ere badu
  • Euskarriak mugikortasun handia eskaintzen du, egokitu daiteke:
    • Altuera
    • Makurdura
    • Alboetarantz biratzea
    • Monitorearen beraren orientazioa: horizontala zein bertikala
  • Monitore soila da: ez du ez kamerarik, ez bozgorailurik, ez mikrofonorik.

Ezaugarrien orri ofizial osoa hemen.

Eta hemen beste argazki gutxi batzuk. Trastea oso erosoa da lanerako, benetan, eta itxura aldetik dotore samarra ere bai.

  • [SALDUTA] HP EliteDisplay E243 2
  • [SALDUTA] HP EliteDisplay E243 4
  • [SALDUTA] HP EliteDisplay E243 6
  • [SALDUTA] HP EliteDisplay E243 8
  • [SALDUTA] HP EliteDisplay E243 10

Interesatzen zaizu? Bada, zurea izan daiteke 180 euroren truke! (Amazonen 460 eurotik gora dago!!!).

Hori bai, kutxa originala ez daukadanez, inora bidali baino, geratuko gara nola edo hala eskuz jasotzeko, ados? Interesa baduzu, bidali email bat joxe[abildua]teknopata.eus helbidera, edo bestela zuzeneko mezu bat Twitter bidez.

Azkar ibili! Eskuetatik dakenkidate! 😆

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.