Artikulutxoa Aizu! aldizkarian. Badirudi elektronikaren munduko erraldoiak ados jarri direla, behingoagatik, munduan diren ‘Gauzen Internet’ sistema ezberdinak haien artean bateragarri egiteko.

Telebista marka batekoa baduzu, eta etxeko bonbilla adimendunak beste batekoak, eta xurgagailua ere hirugarren batekoa, oso litekeena da hiru gailuak adimendunak eta konektatuak izatea, bai, baina elkarrekin ezin komunikatzea. Orain arte, marka bakoitza saiatu da bere gailuetan bere komunikazio protokoloak erabiltzen, erabiltzaileon ‘leialtasuna’ bultzatuko zuelakoan.

Aizu! aldizkaria, 2021eko maiatza

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.