Honezkero aste pare bat daramat Euskaltelen 4K dekodetzaile berriarekin, eta tira, denbora izan dut trastearen inguruan iritzia osatu eta trikimailu batzuk ikasten joateko. Hona nire esperientzia!

Bideoko zazpi minutuak irensteko denborarik gabe bazabiltza, edo loturen eta halakoen bila baldin bazabiltza, ona laburpena:

Alde bitxia

Pasada bat da ze telebista gutxi ikusten dudan, etxeko telebista handian Youtube zuzenean jartzeko aukera dudanetik. Buf! Orain bai esan dezaket telebista ikusteko modua asko aldatzen ari dela… neuk ikusi dudalakoooo…

Alde txarra

Deskodetzailearen softwareak berde samar jarraitzen du:

  • Hizkuntza euskaratik gaztelerara aldatzen du gogoak hala ematen dionean. Eta oso etsigarria da!
  • Chromecast funtzioa ez dabil ondo. Android saiatzen da Chromecast aplikazioaren bertsio berri bat instalatzen. Instalatuta dagoenean, Chromecast erabiltzen saiatzean, dekoa ‘kolgatu’ egiten da, eta desentxufatzea beste modurik ez dago berriz erabili ahal izateko.
  • Zuzeneko emisioaren gidan, ez dago modurik jakiteko kanaletako zeintzuk dituzun ikusgari (alegia: kontratatuta) eta zeintzuk ez. Hori atzerapausoa da HD dekoak zekarren softwarearen aldean: hark kolore argiago batez erakusten zuen harpidetuta ez zauden kanaletako informazioa…

Trikimailua

Aurrekoan esan nizuenez, hainbat funtzio botatzen ditut faltan deko honen urrutiko agintean. Bi alternatiba oso eroso topatu ditut

  • Haririk gabeko mini teklatua: Ez
    Euskaltel 4K Dekoa: gauza bitxiak, gauza txarrak... eta trikimailuak! 1 - teknopata.eus
    REIIE Mini H9 teklatuak oso ondo funtzionatzen du deko honekin. (Klik erosteko informazioa lortzeko)

    nengoen oso ziur USB bidezko sarrera gailurik onartuko zuen ala ez, baina arriskatu egin naiz eta: bai! Haririk gabeko teklatu txiki bat entxufatu diot, eta oso ondo doa! Gainera, konturatu naiz USB hub bat jarri ahal zaiola dekoari, horrela teklatua eta, zer dakit nik, pendrive bat ere batera entxufatuta egon daitezke. Ni erabiltzen ari naizen teklatua honako hau da: Reiie H9Plus Mini Touchpad. Txikia, erosoa, ilunpetan bazaude, argitu egin daitekeena, eta 16 euro baino ez dira!

  • Android TV aplikazioa: dirurik gastatu nahi ez baduzu, Android TV aplikazioa instala dezakezu zure sakelakoan, eta dekoa handik kontrolatu. Trackpad, tekla, testu zein ahots bidezko kontrola egiten ahalbidetzen du. Android zein iOS telefonoetan eskura daiteke.

Android

[app]com.google.android.tv.remote[/app]

iOS

[appstore id=”1078761166″]

Eta zuek? Probatu duzue jada dekoa? Zer iritzi? Zer trikimailu? Kontatu, kontatu!!! 🙂

 

5 erantzun

  1. gaskuma 2018(e)ko urtarrilak 16
    • joxe 2018(e)ko urtarrilak 17
  2. Xabier 2018(e)ko urtarrilak 20
  3. Xabier 2018(e)ko urtarrilak 20
    • joxe 2018(e)ko urtarrilak 20

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.