Etxerako mahaigaineko lanpara baten bila nenbilela, eskaintza tentagarria jaso nuen emailez, eta prezioa zein lanpara bera ederrak iruditu zitzaizkidanez, ba dantzan jarri nuen kreditu txartela. Gehiago jakin nahi? Sakatu PLAY! 🙂

Jakin-mina baldin baduzue, hona datu gehigarri batzuk. Galderarik baldin baduzue, ez izan lotsatiak, e?

Lanpara konektatua
  • Diseinua - 90
  • Prezioa - 80
  • Fabrikazio kalitatea - 80
  • Kalitate/prezioa - 90
  • Erabilerraztasuna - 80
  • Aplikazioarekin konektatzeko erraztasuna - 90
  • Aplikazioaren erabilgarritasuna - 75
84

Laburpena

Lanpara eder eta funtzionala, bide batez gauzen interneten munduan sartzeko aukera emango dizuna.
Alde:

  • Diseinu minimalista eta dotorea
  • Prezioa
  • Argiaren tenperatura (aplikaziotik) eta intentsitatea (aplikaziotik zein lanparatik bertatik) kontrolatzeko aukera
  • Tenporizadorea, lan edo ikasketetan atsedenaldiak egiten laguntzeko
  • Xiaomiren Mi Home aplikazioarekin WiFi bidez konektatzeko erraztasuna.

Kontra:

  • Funtzio batzuk (tenperaturaren kontrola) aplikaziotik soilik eskuragarri
  • Dokumentazioa txineraz soilik (nahiz eta oso grafiko eta ulergarria den)

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.