Nolakoa da Euskaltel ‘Deco 4K’ berria?

euskaltel deco 4kKostatu da, baina bi hilabeteko itxaronaldiaren ostean, azkenean egunotan Euskalteleko teknikari bat etxera etorri eta martxan jarri dit azken hileotan jo ta fuego iragartzen dabiltzan Deco 4K Android TVduna. Pentsatu dut beharbada zuetako bat baino gehiago egongo dela trastea noiz iritsiko zain, edo eskatu ala ez pentsatzen, eta tira, bideo batean utzi dizkizuet nire lehen inpresioak.

Deco 4K famatuak hiru funtzio betetzen ditu:

  • Euskaltelen kable bidezko TB kanalak erakusten ditu, 4K erresoluzioan kanalak eta zure telebistak hala uzten badiote.
  • Chromecast moduan ere erabil liteke: posible da Wifi bidez bideoak, audioak, argazkiak, aurkezpenak eta abarrak telebistako pantailara bidaltzea, Chromecast protokoloa onartzen duen edozein aplikazio edo gailutik.
  • Android TV gailua ere bada: Android aplikazio batzuk behintzat bertan instalatu eta erabiltzeko aukera emango digu

Egun gutxiko esperientzia daukat oraindik trastetxoarekin, baina honezkero atera dizkiot gustatzen eta gustatzen ez zaizkidan hainbat puntu:

AldeKontra
Euskaltelek dohainik uzten dizu gailua eta dohainik bidaltzen dizu instalatzailea (urtebeteko permanentzia konpromiso baten truke).Teknikariaren zain egon beharra gailua martxan jartzeko. Gaur egun gauza horiek sinpleagoak izan behar dute...
Zure telebista 4K ez bada ere, irudi kalitatearen hobekuntza nabarmena da.Deco 4K internetera konektatzeko Ethernet kablea bai ala bai erabili beharra, horrek etxean sor ditzakeen eragozpenekin (instalazioa aldatu, kableak jarri hormetan...)
Edozein telebista Smart TV bihurtzeko aukera ona eta merkea da!Murrizketak instalatu daitezkeen aplikazioetan. Androidenak, Euskaltelenak ala bienak, ez daukat argi.
Interfazean, kable bidezko telebista kanalak eta internet bidez jasotzen direnak batera datoz programazio gida eta halakoetan. Telebista norantza doan seinale.Euskaltelek Deco 4Krekin ematen digun urrutiko agintea oinarrizkoegia eta argi eta garbi trasteak eroso maneiatzeko behar duen minimoaren azpitik dago. Gailuaren jatorrizko bertsioak Bluetooth bidezko agintea du, mikrofono eta guzti.
Programak grabatzeko aukerak, batez ere telesailak automatikoki grabatzeko aukera. Oso interesgarria izateaz gain, oso ondo funtzionatzen du.Pena da ezinezkoa izatea pantailan aldi berean telebista eta aplikazioren bat zabalik izatea.
Interfazea oso azkar mugitzen da, kargak eta animazioak bizi-bizi doaz (ez aurreko Deco HD horretan bezala), eta gainera euskaraz dago!Sistema berdetxu dago oraindik, eta batzuetan gauza arraroak egiten ditu: Chromecast moduan 'kolgatu', hizkuntza konfigurazioa galdu eta berez gaztelerara bueltatu...

Enfin, interesa baduzue, hortxe bideoa. Galderarik izanez gero, egin lasai, saiatuko naiz erantzuten! 🙂

Comments (4)

  1. Igorete #PannaghAske (@GaurDaBihar) 2017(e)ko abenduak 27
  2. joxe 2017(e)ko abenduak 27
  3. bertol 2017(e)ko abenduak 27
  4. joxe 2017(e)ko abenduak 27

Eta zuk, zer diozu?