Agur diruzorroari!

Seguruenik irakurrita duzue honezkero aurrekoan Sarean.eus-eko lagunentzat idatzitako sarrera. Eta bai, honako hau ere diruari buruzkoa da… bueno, gutxi gorabehera.

Nik bezala, zuek ere diruzorroa eramango duzue aldean uneoro edo ia-ia, ezta? Eta ez zaizue niri bezala gertatzen? Zorro horretan, gero eta diru gutxiago, eta gero eta txartel gehiago eramaten ditut nik behintzat. Eta batzuetan amorragarria izaten da, adibidez, supermerkatuko ilaran fidelizazio (edo kreditu) txartela atera nahi eta ezina: txartel larregi daudenez, elkarrekin estu-estu gordeta, ez dago modurik atzazalak sartu eta nahi duzun txartela ateratzeko… Ulertu didazue, ezta?

Horren arrazoia da XXI. mendeko dirua garraiatzen dugula XIX. mendeko beharretarako sortutako zorrotxoetan… eta noski, hortik komeriak! Eskerrak internet zoragarria den, eta bizimodua goitik behera eralda diezaguketen trepetatxoz josita dagoen! Ikusi, ikusi:

Gustatu zaizue? Bada, i-Clipen webgunean bertan daukazue eskuragarri, prezio aukera zabalarekin gainera. (Ez, sarrera hau ez du inork babestu! Benetan!!!)

Erantzunak (3)

  1. Iñigo 2017(e)ko abuztuak 4
  2. joxe 2017(e)ko abuztuak 4
  3. Idoia Aretxabaleta 2017(e)ko abuztuak 4

Utzi erantzun bat