Hogei urte eta gero hau

Egun batzuk barru dator blog honen 10. urteurrena, eta hasi da bat artxibo zaharrak bilatzen, horren inguruan zerbait idazteko, edo grabatzeko, edo enfin, egiteko…

Eta, hara non agertu den “joxerenwebgunea.zip” konprimitu bat. Deskonprimitu, zerbitzarian jarri eta, buatxaal, hortxe izkinatxo batean datu hunkigarri bezain negargarria: nik egindako webgune bati bisita zenbagailua jarri nioneko lehenengo eguna. Gaurko eguna! Uztailaren 6a! Baina, e, zer urtekoa uste duzue? Ez 2005ekoa, ez 2000koa… 1997koa, haisuek!  O.o

Duela HOGEI urtekoa! o.O Eta memoriak kale egiten ez badit, kontagailu hura aktibatu nuenerako, bazen denbora bat HTML kodea, javascript fitxeroekin eta Claris HomePage izeneko web editore batekin pinitoak egiten nenbilela.

‘Hi, Selfie’, baina 1998ko abuztuko Bilboko Aste Nagusiko aje egun batean. Fondoan, Lehen webgune ‘esperimental’ haiek egiteko erabilitako Macintosh Performa 5320 bihotzekoa 🙂

Eta, pues hori, bat-batean, super-zaharra sentitzen da bat. Eta konturatzen da noooooola aldatu diren gauzak, eta zeeenbat denbora pasatu den harez geroztik. Eta oso zaila egiten da onartzea, e?

Pentsa, 1997ko uztailean oraindik…

Enfin, aurkitutako ZIP artxibo horretan, nire lehen webgune hartako 1997ko abenduko bertsioa dago gordeta. Oker ez banabil, Urte hartako ARGIAren urtekarian ere aipatzen zen. Ikusiko duzuenez, edukia oso sinplea zen, bi zutabe nagusitan banatuta: nire gogoeta pertsonalak (eta garai hartako maczaletasun porrokatua), eta AIZU! aldizkariaren ‘edizio digital’ kaxero-kaxeroo bat… Saltseatu nahi baduzue, hortxe (garai hartako jatorrizko erresoluzioaz, 640 pixeleko zabaleraz!):

Erantzunak (3)

  1. Iñaki Murua 2017(e)ko uztailak 6
  2. Iñaki Murua 2017(e)ko uztailak 6
  3. joxe 2017(e)ko uztailak 6

Utzi erantzun bat