Nola erabili testu estiloak Whatsappen idatzeko

Urtebete-edo izango da Whatsapp-ek iragarri zuela testu-estiloak onartzen hasiko zela, baina oraindik jende asko harritzen zait erabiltzen ditudanean. Egia esan, aukera hori ez dago oso ondo dokumentatuta, (neuk ere galdetu eta galdetu ibili behar izan nuen bere garaian), eta beraz bati baino gehiagori ondo etorriko zaio gogoraraztea. Formatu bereziak erabiltzeko, formatua non hasi eta non bukatu behar den markatzea baino ez dago, karaktere berezi batez (ai, malkotxo bat irten zait oraintxe, WordStar eta WordPerfect mitikoen  garaiak gogoratuz!) Hona, bada, aukeren zerrenda osoa

Nola idatzi letra lodiz Whatsappen

Hizki lodiz, beltzez edo negritaz idazteko, nahikoa da nabarmendu beharreko testua bi izar (*) edo asteriskoren artean kokatzea.

whatsapp letra beltza

Letrak lodiz markatzeko, asterisko bana jarri behar dugu nabarmendu beharreko testuaren alde banatan (eta espaziorik gabe, bestela ez dabil, e?!?).

Nola idatzi etzanaz Whatsappen

Letra etzan edo kurtsibaz idazteko, berriz, azpimarra (_) erabiliko dugu, izarraren ordez.

whatsapp etzana kurtsiba

Letra etzana lortzeko, azpimarrak jarri behar ditugu nabarmendu nahi dugun testuaren hasieran eta bukaeran .(Gogoratu: espaziorik  gabe!).

Tilde karakterea, Swiftkey teklatuan

Nola tatxatu zirriborratu marratu testua Whatsappen

Testuari, berriz, marra jarri nahi badiogu gainean, nahikoa dugu tilde karakterea (~) erabiltzea. (Tilde karakterea zure teklatuko sinboloetan aurkituko duzu, kortxeteak, puntu eta koma, eta halakoekin batera).

whatsapp-zirrimarra

Testua marratxo batez zirriborratzeko marratzeko, tilde (~) karakterea erabili. BAI, HAU ERE ESPAZIORIK GABE!!!

Ale, ez horregatik, e? Segi lagunak txunditzera! 🙂

Utzi erantzun bat