Begizulo Challenge!!!

Bueno, euskal youtuberrak behar ditugula zioen (edo esan nahi zuen behintzat) aurrekoan Aingeru Epaltzak Euskalerria Irratian, nahiz eta esan-esan beste gauza bat esan zuen!

Azken asteotan, batzuk ibili dira bada, euskal youtuber galdu horien bila, eta aletxo batzuk aurkitu ere bai. Euskal youtuber batzuk badira (edo bagara, ez dakit), bai, baina ‘benetakoak’ izateko, hainbat elementu falta zaizkigu.

Haietako bat challenge delakoak dira. Youtuberrek sarritan elkarri jartzen dizkieten erronkak normalean komunitatearekiko oso ‘auto-erreferentzialak’, eta komunitate hori elikatu edo kohesionatzeko balio dutenak.

Asteon nire Youtube kanalean 50 harpidedun izatera iritsi naizenez (yuhu!), erronka auto-erreferentziala sortu dut, ea beste euskal youtuberrek ideia hartu eta errepikatzen duten. Duela aste batzuk oso potente hasi zitzaigun Aiorari omenalditxo (bufoa) eginez, BEGIZULO CHALLENGE delakoa sortu dut. Zuk ere egin dezakezu, Youtube kanala baldin badaukazu behintzat:

  • Pintatu begizulo handi batzuk
  • Pentsatu ideia semiparanoiko bat (honen estilokoa)
  • Eta hale, egin bideo bat ideia hori azalduz!

Tira, hemen nire aletxoa. (Ene, bihar lanera joan behar dudala pentsatzea ere!)

 

Utzi erantzun bat