Ibili, ibili, zulotxoetan gauzak sartzen...!
Ibili, ibili, zulotxoetan gauzak sartzen…!

Beharbada nazkatuta zaude zure banda zabala erabiliz era guztietako pelikulak, serieak eta/edo aplikazioak jasiteko eskatzen dizu lagun astun horrekin. Edo zeharo abrozidute zaude zure bulegokide astun horrek bozgorailuetatik buelta eta buelta jartzen duen disko horrekin. Edo aitzakia behar duzu telebista berri bat erosteko.

Edonola ere, hemen duzu zure gaitz guztientzako sendabidea. USB Killer du izena. Pendrive arrunta dirudi. Baina USB ataka duen gailu batean konektatzean, USB Killer honek atakatik jasotzen duen argindarra pilatu eta dena batera itzultzen dio gailuari, hainbat aldiz segunduko, konektatuta dagoen zirkuitua frijitu arte. Jijiji, nik ere izan nahi nituzke halako ideia maltzurrak!!!

Bideo labur honetan ikus dezakezue nola dabilen deabruaren asmakizun hau: lehen saiakeran, deskargak sahiesteko pentsatuta dagoen ‘USB kondoi’ bat dago ordenagailua eta pendrive maltzurraren artean. Bigarrenean berriz, babesik gabe konektatzen dute arkatza ordenagailuan eta…. bzzzzzzzzz!!! Agur Ben Hur!

Beldurgarria, ezta? Baietz birritan pentsatu lagunak pasatu dizun pendrivea entxufatu behar duzun hurrengoan?

 

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.