macOS Sierra: nola instalatu sinatu gabeko aplikazioak >:(

Ostras, konturatu orduko egundoko txapa irten zait, Barkatu!!!

Egin klik hemen trikimailura zuzenean joateko.

Maite dut maite, telefonoko CyanogenMod sistema, eguneraketak egunero-egunero dituelako! :-)

Maite dut maite, telefonoko CyanogenMod sistema, eguneraketak egunero-egunero dituelako! 🙂

Uste dut beste inoiz komentatu izan dizuedala: eguneratzaile konpultsiboa naiz. Ez dakit zergatik, baina izugarri gustatzen zait erabiltzen dudan edozein aplikazio edo sistema eragilea ahalik eta maizen bertsioberritzea. Are gehiago: ezinegona sortzen dit jakiteak aplikazio baten bertsio berria irten dela eta ez dudala instalatuta. Horrek, noski, arazo bat baino gehiago ekarri izan dit. Baina zer nahi duzue, baten batek izan behar zuen probatzen lehenengotakoa, ezta? (Bai, bai, medikuarenera joan behar dut).

Total: Applek gaur argitaratu duela Mac ordenagailuentzako sistemaren bertsio berria. Berrikuntza hiperberritzaileen artean, oso Apple estiloan, izen aldaketa: orain arte Mac OS X zena, orain macOS da. Uhhuhhh, toma yaaa, ea zeinek esaten dion orain Appleri aspaldi ez duela innobatzen!!!

macos76

Mac OS 7.6en ‘idazmahaia’. Ai! Zenbat zahartu garen!!!

Harira ez datorren nostalgia apur bat

Baina aspaldiko Mac erabiltzaileontzat, aldaketa horrek badu karga sinbolikoa, ez pentsa. 1984an, lehen Macintoshak atera zirenean, sistema eragileak ez zuen izen propiorik. System zen, besterik gabe. Garai hartan, ulertzen zen makinak eta softwareak ente bakar bat osatzen zutela, eta horrela, ez zuen lojikarik bata eta bestea bereizteak.

Baina 90eko hamarkadaren bukaera aldera, PCen merkatuko fenomenoa kopiatu nahian, Applek erabaki zuen beste enpresa batzuei ere ematea baimena Mac ordenagailu klonikoak fabrikatzeko. Orduan bai, orduan sistema eta makina bereizi beharra zegoen. Eta horrela erabaki zuten sistema eragileari Mac OS deitzea.

Urteak pasa ziren, sistema eragileak aldatzen joan ziren… eta Mac OS estankatuta geratzen hasi zen. Sistema berriak egin beharrean, Applek petatxoak jartzen zizkion bata bestearen gainean. Sistema eragile osoa zerotik berreraikitzeko lanetan ere hasi ziren, eta hainbat porroten ostean, sistema berria eurek egin beharrean, beste norbaiti erosteko aukera aztertzen hasi ziren: pentsa, Microsoftekin ere egon ziren tratutan, garai hartan Windows NTren bertsio kustomizatu bat erosi eta Mac OS deitzekotan.

Makillaje kapa potoloa eman zion Applek NextSTEP sistema eragileari, baina ondo fijatzen bazarete, hor daude gaur egungo Mac OSeko interfazeko elementu nagusi guzti-guztiak.

Makillaje kapa potoloa eman zion Applek NextSTEP sistema eragileari, baina ondo fijatzen bazarete, hor daude gaur egungo Mac OSeko interfazeko elementu nagusi guzti-guztiak.

Baina azkenean, urte batzuk lehenago enpresatik kaleratu zuten Steve Jobs berriz kontratatu zuten. Jobsek sortuta zeukan informatika enpresa ere, NeXT izenekoa, osorik erosi zuten, eta harekin batera, Unixen oinarrituta garatzen ari ziren NextStep sistema eragilea ere bai. Hura makillaje gelatik pasatu, Appleren logoa gehitu, Mac OS zaharrarekiko konpatibilitatea ziurtatzeko emuladore bat txertatu eta, tatxan! Halaxe jaio zen sistema berria.

Momentu hartan, Mac OS klasikoaren 9. bertsioa zen kalean zegoena. Eta beraz, sistema berriari Mac OS X deitzea erabaki zuten. X horrekin, batetik, ‘hamargarrena’ adierazi nahi zuten (garaiko zenbait bideotan ikus daiteke ‘mac os ten’ esaten zutela Mac OS X irakurtzeko). Eta bestetik, X horrekin sistema klasikotik bereizteko.

Total, Mac OS Xen 11 bertsio joan direla harez geroztik: 10.1, 10.2, 10.3… Gaur kaleratu dutena, 12.a, ‘X’ letra hori ez daraman lehenengoa da. Nolabait, ziklo baten itxiera ere bada. Mac OS X hura honezkero ez delako batere berria, noski. Eta ez delako koherentea beste gailuetarako erabiltzen duten izendapen sistemarekin: erlojuen sistema watchOS baldin bada, ta AppleTVrena tvOS, eta iPad eta iPhonena iOS… ba, lojika berari jarraiki, Mac ordenagailuenak macOS behar du.

Total, berritik ez dakarrela asko sistemaren bertsio berriak. Niri, oraingoz, bi kontu egin zaizkit deigarri.

  • Hizkuntza asko dakizki Sirik. Euskara ez :(

    Hizkuntza asko dakizki Sirik. Euskara ez da haietako bat 🙁

    Siri ordenagailuan. Egia esan, Mac-etan aspaldi zegoen ahozko aginduak emateko aukera, baina ez zuen zerikusirik iPhoneetarako urteotan garatu duten Siri laguntzailearen sofistikazio mailarekin.: “bihar euritakorik beharko ote dut” galdetu, eta eguraldi iragarpena ematen dizu, adibidez. Alde teknikotik baino (horregatik ere bai, noski), beste kontu batengatik eman dit arreta Siri ordenagailuan egoteak: gero eta hurbilago dugu momentua non makinekiko harremana ahoz egin ahal izango dugun naturaltasun guztiarekin… baldin eta makinak gure hizkuntza ulertzen badu. Eta -ezjakintasunetik, hori ere egia da- esango nuke makinek euskara ‘ulertzeko’ lasterketan oso-oso atzean gaudela. Oso.

  • Zure ordenagailua gurea da. Segurtasunaren eta pribatutasunaren aitzakian, Applek gero eta kontrol zorrotzagoa du makinak egin eta egin ezin dezakeenaren gainean. Aurreko bertsioek bazuten ‘Gatekeeper’ izeneko sistema bat, atezaina, nolabait itzultzearren. Bere lana da mugatzea erabiltzaileak zein aplikazio instala dezakeen eta zein ez. Orain arte, atezain horren zorroztasun maila erabiltzaileak berak ezartzen zuen:
    • App Storeko aplikazioak soilik
    • App Storekoak eta egiaztatutako garatzaileenak (hots, Appleri garatzaile lizentzia puntual-puntual ordaintzen diotenak)
    • Edozer

Bertsio berrian, berriz, hirugarren aukera desagertu egin da. Erabiltzaile arruntak App Store edo App Store + egiaztatutako garatzaileak baino ezin ditu aukeratu. Segurtasunaren izenean, noski: horrela badakizu ziur ez zaizula birusik sartuko. Baina horrek esan nahi du, besteak beste, aurrekoan neuk prestatutako Xuxen instalatzailea, adibidez, ezin dela erabili sistema berrian. Ulertuko duzuenez, ez dut ordainduko urteko 200 euroko lizentzia bat horretarako!

Segurtasun panela, MacOS X 10.11n eta macOS 10.12n. Gero eta aukera gutxiago!!!

Segurtasun panela, MacOS X 10.11n eta macOS 10.12n. Gero eta aukera gutxiago!!!

TRIKIMAILUA: instalatu sinatu gabeko aplikazioak macOS Sierran

Oraindik behintzat, Applek ez digu aukera ukatu sinatu gabeko (hau da: kaxatik pasatu gabeko) aplikazioak instalatzeko, nahiz eta aukera bistatik kendu. Oso-oso erraza da: XUXEN Instalatzailea erabiltzeko, adibidez:

  • Aukeratu instaladorea eskritorioan
  • Sakatu COMMAND eta O teklak, edo egin klik eskumako botoiarekin eta aukeratu ‘Abrir’
  • ‘Segurtasun abisua’ ateratzen denean, esan instalatu nahi duzula hala ere.
  • Listo!

Ojo! Artxiboaren gainean bi klik eginda, betiko moduan, segurtasun abisua aterako da berdin-berdin, baina instalatu nahi duzula esaten diozunean, ez dizu kasurik ere egingo. Ezinbestekoa da COMMAND-O edo bestela menu kontestuala erabiltzea ondo funtzionatzeko.

Enfin, kontatuko dizuet bestelako aurkikuntzarik eginez gero. Edo LInuxera pasatzeko erabakia hartzen dudan behin & betiko!

Erantzunik ez

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ADI! Xuxen 5.1 Mac bertsio berria argitaratu berri da!!!Deskargatu hemen