Ekaina hasieran ikusiko zenuten albistea hor zehar: CASIO etxeak euskarazko kalkulagailuak kaleratu zituela. Hasiera batean ez nuen oso ondo ulertu nola txertatu ote zitekeen hizkuntza kalkulagailua bezalako gailu sinple batean… eta beraz CASIOko jendeari mezutxoa bidali galdetzeko, eta oso azkar eta argi argitu zidaten.

Eusko Jaurlaritza eta CASIOko ordezkariak, euskarazko
Eusko Jaurlaritza eta CASIOko ordezkariak, euskarazko kalkulagailuaren aurkezpenean

Argitu baino gehiago ere: kalkulagailuak etxera bidali dizkidate nik neuk ikusteko. Hona nire inpresioak bideo labur batean:

Esango duzue hau publizitate deskaratua dela, eta saldu egin naizela. Baina aizue, gauzak euskaraz egiten ez dituenari egurra ematea ondo badago, euskaraz egitera animatzen denari txalo jotzea ere ez dago txarto, ezta?

Horixe ba: ikasleak bazarete, edo ikasle batentzako kalkulagailu zientifikoa erostekotan bazabiltzate, gogoratu orain hori ere euskaraz izan dezakezuela.

Erabakia hartzen laguntzeko, hona jaso ditudan bi modeloen arteko konparazio taula sinple bat. Xehetasun gehiago, CASIOk berak landutako taulan.

fx-82SP X II Iberia fx-991SP X II Iberia
Funtzio kopurua 293 576
Bateria AAA tamainakoa Botoi erakoa / Eguzki plaka
Hizkuntzak Euskara, katalana, gaztelera, portugesa Euskara, katalana, gaztelera, portugesa
Xede publikoa
(maila hauetako ikasleak)
  • DBH 3. eta 4
  • Batxiler eta modulu profesionalak
  • DBH 3. eta 4
  • Batxiler eta modulu profesionalak
  • Unibertsitatea
Kalkulu-orria
Ekuazioen ebazpena
QR kodeak

classwiz kalkulagailuen konparazioa

No Responses

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.