Oso oker ez banabil, Xuxen zuzentzaile ortografikoa Mac ordenagailuetan instalatzeko azalpena da blog honetako edukirik bisitatuena azken bolada honetan.
Hala ere, azalpenak ez ei dira oso argiak, bati baino gehiagori entzun/irakurri baitiot ez duela lortu Xuxen bere Mac-ean aktibatzea.
Beraz, eta gauzak errazte aldera, Elhuyar eta Ixako lagunek sortutako artxiboak automatikoki instalatzeko pakete bat sortzeko bidea bilatu (eta egin!) dut. Pakete hau erabiliz, klik pare bat eginda eta erraz-erraz izango duzue Xuxen prest zuen Mac-etan ibiltzeko.
Hona jarraibideak:
- Deskargatu instaladorea mezu honen bukaeran.
- Ireki artxibo trinkotua
- Egin klik saguaren eskumako botoiarekin ‘Xuxen 5 Mac.mpkg’ artxiboan, eta aukeratu ‘Ireki? (Abrir / Open) aukera. Sistemaren instaladorea irekiko da. Betiko klik bikoitza eginez irekitzen saiatuz gero, segurtasun alerta bat jasoko duzu, eta instalazioa bertan behera geratuko da!
- Jarraitu instaladorearen pausuak. (Momentu batean, zure administratzaile pasahitza eskatuko dizu). Gogoratu Xuxen 5 erabili ahal izateko, zure Mac OS X bertsioak 10.6 izan behar duela gutxienez.
Instalazioa amaitutakoan, jarraitu pausu hauek zure Mac-ak jakin dezan euskaraz ari zarela. Prozedura apur bat aldatzen da zure sistemaren bertsioaren arabera, baina oso-oso erraza da:
Zure ezarpen panelean Idioma y Texto aukera ikusten baduzu:
- Aukeratu ‘Texto” fitxa. Honelako zerbait ikusiko duzu:
- Ziurtatu ortografiako hizkuntzen artean, “Euskara (Librería)” agertzen dela. Hala ez bada, gehitu ezazu “Configurar” aukeratik.
Zure ezarpen panelean Idioma y Región aukera ikusten baduzu:
- Euskara zerrendako lehena jarri ondoren, sakatu “Panel de Preferencias Teclado” botoiari.
- Irekiko den panelean, “Texto” fitxa aukeratu.
- Ziurtatu ortografiako hizkuntzen artean, “Euskara (Librería)” agertzen dela. Hala ez bada, gehitu ezazu “Configurar” aukeratik.
Ez horregatik!

Xuxen 5 zuzentzaile ortografikoa Mac ordenagailuetan automatikoki instalatzeko paketea
RT @joxe: Xuxen 5 Mac instaladore automatikoa https://t.co/Wk2MgHE3JJ
RT @joxe: Xuxen 5 Mac instaladore automatikoa https://t.co/Wk2MgHE3JJ
RT @joxe: Xuxen 5 Mac instaladore automatikoa https://t.co/Wk2MgHE3JJ
Xuxen 5 Mac instaladorea errazago @joxe ri esker, bere blogean: https://t.co/CEPuEynyVA
RT @AzkueFundazioa: Xuxen 5 Mac instaladorea errazago @joxe ri esker, bere blogean: https://t.co/CEPuEynyVA
Xuxen 5 Mac instaladorea https://t.co/NPzcGKzGBs
RT @joxe: Xuxen 5 Mac instaladorea https://t.co/NPzcGKzGBs
‘destrinkotzea’ #kontzeptugisa @joxe
Xuxen Mac OS Xan erraz instalatzeko paketea… https://t.co/T8kpD2fcxF
RT @joxe: Xuxen Mac OS Xan erraz instalatzeko paketea… https://t.co/T8kpD2fcxF
RT @joxe: Xuxen Mac OS Xan erraz instalatzeko paketea… https://t.co/T8kpD2fcxF
Instalatu Xuxen 5 zure Mac-ean ri-rau https://t.co/Wk2MgHVF8j
@joxe pentsatzen dut sisteman bai (eta dagozkion app-ak) baina MSWordekin ez dela ibiliko @ElhuyarHizk @icetxabe
RT @joxe: Instalatu Xuxen 5 zure Mac-ean ri-rau https://t.co/Wk2MgHVF8j
Xuxen 5 Mac OS X sisteman erraz jartzeko instaladorea… https://t.co/T8kpD2fcxF
HAISUEK! Mac-eko Xuxen instalatzailea erabili baduzue, bertsio berria dago, hiztegi eguneratuekin… https://t.co/U7GJE7p6zK
RT @joxe: HAISUEK! Mac-eko Xuxen instalatzailea erabili baduzue, bertsio berria dago, hiztegi eguneratuekin… https://t.co/U7GJE7p6zK

Aukerarik al dago mac-ean word-erako zuzentzailea deskargatzeko? Mila moduz saiatu naiz zuzentzailea eskuratzen baina ez du ezer egiten word-ean lan egitean!
Kaixo Braulio, eskerrik asko iruzkinagatik.
Tamalez, Xuxen ez dabil Mac-eko Officeren azken bertsioekin. Baina badituzu alternatibak:
1.- Erabili LibreOffice ofimatika paketea. Software librea da, doakoa, eta %100 euskaraz dago. Ah! Eta *oso* txukun dabil!
2.- Erabili Microsoft Officeren azken bertsioa, edo online bertsioa. Euskarazko zuzentzaile ortografiko propioa dute.
3.- Erabili Pages edo beste testu editoreren bat, Mac-eko Xuxenekin bateragarria dena…
Animo!