3D irudiak, 360 graduko argazki eta bideoak eta horrelakoak modan jartzen ari zaizkigun honetan, irailean paria hutsa izango zara zure oporretako argazkien artean 360 graduko pare bat behintzat ez badago.

Baina lasai, hardware saltzaileek kontrakoa pentsarazi nahi diguten arren, ez dago 360 graduko kamera garestirik erosi beharrik argazki esferikoak egiteko. Google Street View doako aplikazioa baino ez dugu behar horretarako. Android gailua baldin baduzu, hau da pausuz pausuko prozedura. (iOS gailuetan ere antzerakoa izango da, baina horrekin ezin dizut zuzenean lagundu).

  1. Eskuratu Google Street View aplia zure gailurako (sarrera honen bukaeran topatuko dituzu horretarako loturak).
  2. Ireki aplikazioa eta sakatu botoia. Agertuko diren aukeretan, ukitu ‘Kamera’
  3. Zure mugikorreko kamera irekiko da, eta irudiaren erdian zirkulu bat eta puntu potolo bat ikusiko duzu. Zauden lekutik mugitu gabe, joan astiro-astiro biratzen, puntua zirkuluaren barruan sartzen joateko, buelta osoa egin arte. Aplikazioak erabakiko du noiz aktibatu kamera, panoramika osatzen joateko. Lehen buelta amaituta, baina zure lekutik mugitu gabe, kamera apur bat gorantz eta/edo beherantz apunta dezakezu, panoramika gehiago osatzeko. Bueltak ematen aspertzen zarenean, ukitu ikurra amaitu duzula adierazteko.
    Screenshot_20160710-193824
  4. Aplikazioak denboratxo bat beharko du panoramika osatzen duten argazkiak elkarrekin ‘josteko’. Lan hori bukatutakoan, abisu bat jasoko duzu zure irudia Google Mapetan konpartitzeko.
  5. Bertan konpartitu nahi ez baduzu, zure Galeria aplikazioan ere gordeta geratuko da argazkia, ‘Panoramas’ izeneko karpeta batean. Bertatik argazkia konpartitzeko aukerak erabilk ditzakezu Facebookera edo beste sare sozialen batera bidaltzeko. Baina gogoan izan, momentuz behintzat, Facebook ez beste guztiek irudiaren bertsio ‘lau’ bat argitaratuko dizutela.



Ez horregatik! 🙂

Deskargatzeko loturak

Android

[app]com.google.android.street[/app]

iOS

[appstore id=”904418768″]

 

2 Comments

  1. Demonocrazy 2016(e)ko uztailak 18
  2. joxe 2016(e)ko uztailak 18

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.