Whatsapp aplikazio berria? Ziur?

Bai ba, honezkero hamaika bider ikusiko zenuen albistea: Whatsappek aplikazio berria sortu du, ordenagailuetarako. Edo hobeto esanda: Facebookek -bera baita Whatsappen jabea- Whatsapp aplikazio berria sortu du ordenagailuetarako. Tira, “sort of”, ingelesez esaten den bezala.

Nik ez daukat Chrome nire ordenagailuan, baina hara telefonoak zer dioen 'Whatsapp apliakziora' konektatuz gero

Nik ez daukat Chrome nire ordenagailuan, baina hara telefonoak zer dioen ‘Whatsapp apliakziora’ konektatuz gero

Erran nahi baita, Whatsappeko ingeniariak ez direla asko nekatu delako aplikazioa sortzen. Web nabigatzaile bat hartu, web.whatsapp.com-era zuzenean joateko programatu, interfazeko elementu guztiak desagerrarazi eta to: hortxe zure aplikazioa. Webgune jakin batera baino konektatu ezin daitekeen nabigatzaile ‘preso’ bat.

Horregatik, nik neuk oraingoz behintzat gomendatzen dizuet Whatsapp mahaigaineko aplikazioa EZ erabiltzea: lekua okupatuko du zuen disko gogorretan, eta ez dizue ezelako ekarpenik egingo, funtzionalitate berbera lortu baitezakezue web.whatsapp.com webgunea bisitatuz normalean erabiltzen duzuen nabigatzailetik.

Dena den, gomendioak gomendio, beste kontu bat ekarri dit honek burura: sakelako sistema eragileen mundutxoan, eztabaida handia dago, etorkizuna dedikatutako aplikazioak ala web bidezkoak ote diren. Eta ematen zuen ordenagailu ‘handiak’ eztabaida horretatik libre zeudela oraingoz, baina panorama ikusita… iritsiko al da egun bat aplikazio guztiak urrutiko zerbitzari batetik exekutatzen diren web-aplikazioak izango direna? Horrek aukera eta arazo berriak ekarriko lituzke, garatzaile zein erabiltzaileontzat. Horrela boteprontoan:

 Abantailak  Desabantailak
Erabiltzaileentzat
  •  Makina oso potenteak erabiltzeko beharrik ez (exekuzioa zerbitzarian egiten baita).
  • Sistema eragilearekiko gardentasuna
  • Etengabeko konexio beharra
  • Pribatutasunarekin lotutako arazoak
  • Doako aplikazioak desagertzea
 Garatzaileentzat
  •  Pirateria kontrolatzeko erraztasunak:
    • aplikazioen kopiak banatu beharrik ez
    • exekuzioen erabateko kontrola
  • Zerbitzarien eta konexioen kostu ekonomikoak eta ahalegin aldekoak

Zer iruditzen? Ikusiko dugu nola desagertzen diren pixkanaka ordenagailuan exekutatzen diren aplikazioak, garatzaileen zerbitzarietan eta webgunearen bidez egikaritzen direnen mesedetan? Nahiago zenukete makina xumeagoak erabili ahal izatea, pribatutasunaren (beste) zati bati uko egitearen truke? Bota, bota!!!

 

Erantzun bat

  1. Alex 2016(e)ko maiatzak 14

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.