Irudia: turismodurango.net
Irudia: turismodurango.net

Plateruena bezalako kultur epizentroetatik gertu lan egiteak baditu bere abantailak. Bat da, sindudarik gabe, primeran bazkaltzen dela bertan, eta ondo portatuz gero amatxuk bezala tratatuko zaituztela bazkalorduan.

Eta beste bat, adibidez: gaur Durangoko Kafe Antzokiaren xerif plaka estreinatu berria duen Eneko Barberena handiarekin (kar, kar, kar) topo egin eta elkarrekin bazkaltzea deliberatu dugu. Baldintza bakar batekin, elkarri ‘otordua ez ematea’ euskalgintzako gai hipergarrantzitsu eta ultratranszendentalekin. Esango nuke Manex Agirre ez dela euskalgintzaren komunikazioarekiko axolagabekeriarekin kezkatuta dabilen bakarra:

Baina harira, haisuek: hor jarri gara Eneko ta biok, euskalgintzako gai hiperserioetaz ez hitz egiteko konpromiso irmoari eusteko izerdiak botatzen. Ezin. Konturatu orduko, hortxe ari ginen, ETBren salbaziorako bide posibleez pentsatzenu. Eta aurkitu ere, aurkitu dugu ETB onbideratzeko plan de-fi-ni-ti-bo-a. Hiru urratsetan, gainera:

  1. Ekoitzi, lehenbailehen, Xabier Saldiasen biopic-a.
  2. Funtsezkoa: izenburu egokia jartzea. Jalgi izan behar du. Bai ala bai. Bestela ez du funtzionatuko. Azpititulurako pentsatuko dugu beste zerbait.
  3. Hainbat aldiz emititu eta, harrera ona badu, telefilm formatutik telesail formatura pasa. Musika, bizitzaren gorabehera apasionanteak, gaiztoak, zintzoak, pertsonaia inkietanteak…
Oleroli ala lerolero?
Oleroli ala lerolero? Ziur?

Badakizue ondo blog honetan oso olerolistak garela. Eta ezin dugu Saldiasen figurari gorazarre egiteko aukerarik galdu!

Orain, gainera, gorazarre hori eguneroko ogi bihur dezakezue, hor behean utzi dizkizuedan bi ‘politonoei’ esker. Deskargatu zure eskuko telefonora, konfiguratu jakinarazpen soinu gisa, eta utzi telefonoari olerolika jakinarazten, adibidez, email bat jaso duzula, edo norbaitek Twitterren aipatu zaituela, edo mezu andana berria iritsi dela Whatsappeko talde gorrotagarri horretara… Jarri oleroli bat zure eguneroko bizitzan!!!

 

Jakinarazpen soinu gisa erabiltzeko, bilatu zure telefonoko memorian notifications edo /media/audio/notifications karpeta, eta kopiatu hortxe artxibook. Ez horregatik, badakizu: zu maisu ooonnn!!!

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: