Gif animatuekin batera, badira beste baliabide grafiko bat, internet bidezko idatzizko komunikazioari adierazkortasuna gehitzeko ezinbestekoa bilakatu zaiguna: emojiak, hasieran txat programetan eta gaur egun ia edonon aurki ditzakegun aurpegitxo eta bestelako ikurrak, batez ere, animo egoera adierazteko erabiltzen direnak.

Haien jatorria, jakingo duzuenez, emotikonoak dira, teklatuko karaktere arruntak erabiliz osatutako iruditxoak:

  • poza 🙂
  • tristezia 🙁
  • katua =^.^=
  • bizi luze eta oparo _\V/

Horien hedapena horrenbestekoa izan da, ezen sakelako zein mahaigaineko sistema eragileen egileek sistemetan txertatzea erabaki duten. Hori dela eta, gailu elektronikoetan testua irudikatzeko protokoloa arautzen duen Unicode Patzuergoak karaktere estandarren zerrendan sartu ditu emojiak, eta pizkanaka-pixkanaka badoaz agertzen han eta hemengo sistema eragileetan.

Applek, adibidez, aspalditxo inkorporatu zituen emojiak iOS sistema mugikorrean, noski, baina baita Mac OS X mahaigainekoan ere bai. Horrek esan nahi du sistema eguneratuta duen Mac batekin bazabiltza, edozein aplikaziotan erabil ditzakezula emojiak zure testuak osatzeko. Pausu hauek jarraitzea baino ez dago:

1.- Sistema ezarpenetan, joan ‘Teklatua’ atalera:

osxlehentasunak-teklatua

2.- Defektuz irekitzen den ‘Teclado’ fitxan, gaitu beheko aldean agertzen den aukera: “Mostrar los visores te teclado, emoji y símbolos en la barra de menú”.
osx ezarpenak. teklatua. erakutsi emoji eta ikurrak3.- Listo! Orain zure menu barran, eskumatara, item berri bat ikusiko duzu. Hari sakatuz gero, emojiak erakusteko aukera aurkituko duzu. Edozein testu idazten ari zarela, nahi duzun emojiaren gainean klik bikoitza eginda, testuan txertatuko da.

osx-erakutsiemojiak

osx-emojiakEz horregatik!!! Bizi luze eta oparo!!! 🖖🏼

 

No Responses

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.