Sarritan esaten dut: komunikabideen eta IKTen arteko harreman kontuetan, esperimentatzea eta jolastea da asmatzeko bide bakarra. Probatu ezean, ez dago jakiterik zerk funtzionatuko duen eta zer ez.

Agur dropcoinEsperimentazio horrek asko du apustutik noski: egiten diren probak ondo atera daitezke… ala ez. Zoritxarrez, badirudi azken hori dela Dropcoin diru-ekarpenak egiteko plataformaren kasua. Ideia polita izan arren, ez du lortu aurrera ateratzeko behar zuen gutxieneko erantzuna, eta egunotan iragarri dute itxi egin behar dutela. Zuzeu-n duzue honen inguruko jakingarri gehiago.

Azken boladan, neuk ere badut kezkatxoa, posible ote den blogak eskatzen duen lanari etekina ez, baina gutxienez gastuak ordaintzeko besteko ‘zukua’ ateratzea, eta horretarako tresna egokia iruditu zitzaidan Dropcoin. Horregatik lerrotxo hauek dedikatu nahi dizkiet proiektuaren bultzatzaileei: eskerrik asko horrelako tresna batean pentsatzeagatik, eta tresna eskaintzeko egindako apustuagatik! Proiektua itxi arren, seguru nago ikasgai baliotsuak atera dituzuela esperientziatik.

Orain, blogak bere burua ordaintzeko beste moduren bat topatu beharko. Propsamenak onartzen dira, e? 🙂

 

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.