Bideoak, HTML5 elkar-eragileak eta horrelakoak boga-bogan dauden honetan ere, bada aspaldiko animazio formatu bat, oraindik oooooooso erabilia eta erabilgarria dena: GIF animatuak.

Adibidez: arazo berari behin eta berriz aurre egin behar diozula dierazteko...
Adibidez: arazo berari behin eta berriz aurre egin behar diozula dierazteko…

Webgintzaren lehen urteetan, asko -gehiegi!- erabiltzen ziren webguneei bizitasuna emateko. Flash eta halakoen etorrerarekin, nahiko ahaztuta geratu ziren bolada batez… eta halako batean, sare sozialen boomarekin, ematen du formatua berpiztu egin dela: gero eta gehiagotan erabiltzen dira idatzizko mezuetan adierazgarritasuna areagotzeko: batez ere, telesaio edo film ezagunen eszena bitxi edo ezagunak hartzen dira, animazio bukle bihurtu, eta horiexek erabiltzen dira mezuari indar gehiago emateko.

Eta kontua da, interneten ikus-entunezko material gehienarekin gertatzen zaigun bezalaxe, honekin ere badugula arazo larri bat euskal internautok. Aurreko batean irten zen gaia hainbat blogariren topaketa batean: GIF animatuak ingelesez topa daitezke, gazteleraz, frantsesez… baina euskaraz? Euskaraz ez dugu ezertxo ere ez!!!

Euskal GIFak behar ditugu!!! 2 - teknopata.eusEta arazo larria da hori, lagunok!!! Euskal GIFik ez badugu, gure testuak horrelako baliabideekin aberastu nahi ditugun euskaldunok, erdarazko kultur erreferentzietara jo behar dugu eta. Beraz, kolonizazio kulturala geldiarazteko, behar-beharrezkoa dugu euskal GIF animatuak sortu eta zabaltzea!!! Nik, momentuz, halako batzuk sortu eta etiketarekin gorde ditut Tumblr honetan. (Bide batez, zuek ere zeuenak bidal ditzakezue bertara, e?)

Euskal iruditerian badugu materiala halako animaziotxoak sortzeko: Goenkale, adibidez, iturri agortezina izan daiteke, batez ere Maria Luisa bezalako pertsonaia klasikoak…

Euskal GIFak behar ditugu!!! 4 - teknopata.eus Euskal GIFak behar ditugu!!! 6 - teknopata.eus

Baina Goenkale ez da hauetarako iturri bakarra, noski. ‘Filoi’ agortezina izan daitezke gure politikariak…

Euskal GIFak behar ditugu!!! 8 - teknopata.eus

Musika taldeak, nola ez…

Euskal GIFak behar ditugu!!! 10 - teknopata.eus

Eta, enfin, bestelako pertsonaia klasiko eta ez hain klasikoak! 🙂

Euskal GIFak behar ditugu!!! 12 - teknopata.eus

gifyoutube webguneko editorea. Oso sinplea!
gifyoutube webguneko editorea. Oso sinplea!

Zer? Animatuko zarete gehiago sortzen? Hala bada, oso erabilgarri suertatuko zaizue gifs.com webgunea, adibidez: Youtubeko edozein bideo hartu, bere URLa gifyoutuben itsatsi, eta interfaze erraz-erraz bat erakutsiko dizue, nahi duzuen bideo zatia GIF animatu bihurtzeko, ti-ta batean eta ordenagailura ezer deskargatu beharrik gabe!

Benga ba, animatu eta bete dezagun sarea animatuz! 🙂

lehenengobizitzeada

 

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.