Erloju adimendunak

(Aizu! aldizkariaren 399. zenbakian argitaratua)

Ia bi urte dira orri honetan bertan ‘smartwatch’ hitza lehenengoz aipatu genuenetik. Janzteko gailuak etorkizun hurbila ziren orduan: esan zigutenez, hilabete gutxi batzuen buruan non-nahi ikusi behar genituen lepoko, eskumuturreko, betaurreko zein erloju adimendunak. Optimistegiak ez ote ginen!

Gehien garatu diren jantzigarriak eskumuturrean jartzekoak dira. Kirol-eskumuturreko adimentsuak oso ohikoak dira. Gehienak ez dira oso ikusgarriak, baina ondo betetzen dute haien funtzioa: emandako pausuak, pultsua, loa eta abarrak kontrolatzea. Seguru nago kirolzaleei oso erabilgarri suertatzen zaizkiela.

Eta horiekin batera, ‘smartwatch’ izenekoak ditugu. Erloju adimendunak, sakelako telefonoen osagarri, hedapen ala imitazioa izateko sortutakoak. Ez dago oso argi zer eta zertarako diren, eta horixe da haien arazo nagusia.

Apple, Android eta Pebble 'listordulariak', hurrenez hurren (irudia:zoo.com)

Apple, Android eta Pebble ‘listordulariak’, hurrenez hurren (irudia:zco.com)

Samsung Galaxy Gear edo "...tanke bat aurkitu dut eskumuturrean..."

Samsung Galaxy Gear edo
“…tanke bat aurkitu dut
eskumuturrean…”

Salgai ikusi genuen lehenengotakoa Samsung etxearen ‘Galaxy Gear’ izenekoa zen. Trastetzar hura sakelako oso bat zen, eskumuturrean lotuta: zatarra, handiegia eskumuturrean jartzeko baina txikiegia ukimen pantaila ganoraz maneiatu ahal izateko… Samsungek lehenengoa izan nahi zuen merkatu hori okupatzen… nahiz eta produktua bera porrot itzela izan. Haren atzetik beste batzuk etorri dira, Android Wear sistema eragilean oinarrituta, baina denek dute arazo berbera: kontzeptua bera ez dago argi.

Horien nahiko antzekoak dira Applek egunotan salgai jarri dituen Apple Watch izenekoak. Appleren betiko filosofiari jarraitzen diote: diseinu eder eta zaindua, esklusibotasuna, prezio altua… baina hortik aparte, Android Wear-en arazo berbera dute: ez dago oso argi zertarako behar ditugun. 300 euro lartxo da sakelakoa poltsikotik atera gabe maneiatzearen truke…

Pebble Time erlojuak

Pebble Time berria, koloreko pantailaduna

Beharbada askoz argiago daukate Pebble etxekoek: gailu askoz sinpleagoa atera dute merkatura, zuri-beltzezko pantaila duena. Trukean, zazpi egunerako bateria dauka, eta kontzeptu argi bat: erlojua da, ordua kontsultatzeko gailua, telefonoarekin lotuz gero iraganean zer gertatu den edo etorkizunean zer pasatuko den esaten diguna. (Egunotan merkaturatzen ari dira bigarren bertsioa, koloreko pantaila duena).

Hiruretako batek ere ez du, dena den, arrakasta handirik lortu momentuz. Porrot egin ote dute oraingoan behar berriak sortzeko adituek?

Loturak, estekak, linkak

Erantzunik ez

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.