Zer moduz oporren buelta hori? Tira, alaitu aurpegia, okerrago ere izan liteke eta!!!

Iraila hasiera, badakizue, iraila hasierarako utzitako lanak egiteko garaia da. Bat baino gehiago izango da zuen artean, Windows 10 instalatzeko lana opor osterako utzi, edo instalatu bai, baina behar bezala konfiguratzea egunotarako zereginen artean daukana.

Tira ba, konfigurazio horien artean bada bat, maitiok, oso-oso-oso erraz eta garrantzitsua, gaur bertan egin behar duzuena: Windows 10 euskaraz jartzea. Nik dakidala behintzat, ez da posible Windows 10 euskaraz zuzenean instalatzea. Nik behintzat ez dut lortu, Microsoften webgunean oso hizkuntza gutxi agertzen dira aukeran. Baina, behin instalatuta, oso-oso-oso erraza da Windows 10en hizkuntza euskarara aldatzea. Hona jarraitu beharreko pausuak.

Jarri Windows 10 euskaraz

  1. Mahaigainean zaudela, klikatu Windows botoian, eta gero “Ezarpenak” aukeran:
    Windows 10 euskaratzeko lehen pausua. Windows botoia -> konfigurazioa
  2. Agertuko zaizun pantailan, aukeratu “Ordua eta hizkuntza”
    windows10-orduaetahizkuntza
  3. Haren barruan, aukeratu “Eskualdea eta hizkuntza”, eta eskumako partean “Gehitu hizkuntza”
    windows10-gehituhizkuntza
  4. Hurrengo pantailan, aukeratu ‘Euskara’ (pantailako zerrenda ezker-eskuin mugituta ikusi ahal izango duzu).
    windows10-euskara
  5. Horrek aurreko pantaila eramango zaitu berriz. Hor, ‘Euskara’ aukera ikusiko duzu hizkuntza posibleen artean. Hiru klik gehiago egin behar dituzu oraindik:
    1. Euskara’-ren gainean, eskura dituzun aukerak ikusteko.
    2. ‘Deskargatu’ edo ‘Instalatu’ botoian, hizkuntza artxiboak zure ordenagailura deskargatzeko (honek denboratxo bat beharko du).
    3. Behin deskarga amaituta, pantailan ikusten den bezala, euskara lehenesteko botoian.
      windows10-euskara-lehenetsi

Bost pausu horiek ondo eginez gero, zure Windows 10 erabiltzailea euskaratuta egongo da, eta menuak, alertak eta Microsoften aplikazio gehienak euskaraz agertuko zaizkizu, saioa itxi eta berriz irekitzen duzunean. Baaainaaa… zure makinako hizkuntza nagusia lehendik zenuena izango da oraindik. Ikusi zer gertatzen den ordenagailua berrabiarazten dugunean:

Windows 10 hasierako pantaila gazteleraz
Bai, gure erabiltzailea euskaratu dugu, baina ordenagailuaren hizkuntza nagusia erdara da oraindik. Lasai, hori ere alda daiteke!

Bai, gure erabiltzailea euskaratu dugu, baina ordenagailuaren hizkuntza nagusia erdara da oraindik. Lasai, hori ere alda daiteke!

Lehenetsi euskara Windows 10en hizkuntza gisa

Zure ordenagailuaren lehen hizkuntza euskara izan dadin, oraindik beste klik batzuk egin beharko dituzu. Harira:

  1. Joan berriz Ezarpenetara, Windows botoitik, eta “Ordua eta hizkuntza” panelera, eta “Eskualdea eta hizkuntza” atalera. Sakatu orriaren amaieran agertzen den “Data, ordua eta tokiko ezarpen gehigarriak” loturan
    windows10-erlazionatutakoezarpenak
  2. Hurrengo pantailan, aukeratu “Hizkuntza”, eta gero, “Ezarpen aurreratuak”:
    windows10-gehituhizkuntza
  3. Lasai, gutxi falta zaigu eta! Hurrengo pantailan, lotura bat ikusiko duzu, honelako zerbait dioena: “Aplikatu hizkuntza ezarpenak ongi etorriko pantailan, sistemaren kontuetan eta erabiltzaile berrien kontuetan”. Eureka!!! Horixe zen bila genbiltzana! Egin klik, bada, lotura horretan!
    windows10-hizkuntzaaukerakorokortu
  4. Beste leihotxo bat irekiko zaigu (Windows, gogoratzen? ;-)), eta hor botoitxo bat ikusiko dugu, “Kopiatu ezarpenak” dioena. Hari sakatu eta, hurrengo pantailaren beheko aldean agertzen diren bi laukitxoak gaitu ondoren, “Ados” botoiari sakatuko diogu.
    windows10-euskaraz-administrazioa
    windows10-euskaraz-kopiatuezarpenak
  5. Bukatzeko, ordenagailua berrabiarazi beharko dugu jarraian. Aurrerantzean, honelaxe agurtuko gaitu gure PCak:
    windows10-ongietorri-euskaraz

Erraza ezta? Badakizu zer egin behar duzun bada!!! Gogoratu oso garrantzitsua dela IKTetan ere euskara erabiltzea, posible denean behintzat. Besteak beste, horrela software egileen estatistiketan agertuko garelako, eta estatistika horiek faktore erabakigarria direlako enpresa handi horiek hurrengo bertsioetan edo beste produktu batzuetan ere euskara sartu ala ez erabakitzeko! Behin Microsoftek aukera eskaini digula, ez diogu muzin egingo, ezta?

No Responses

  1. Pingback: BURUJABETZA TEKNOLOGIKOA HEZKUNTZAN - Sarean .eus 2018(e)ko maiatzak 31

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.