Blogosfera

Hona crowdozketaren irabazlea! :)

Hona crowdzozketaren irabazlea! Mila-mila esker parte hartu duzuen guztioi! Benetan!!!
ONCEren 2015/09/16ko kupoia: 48161

Bueeeno, kostata baina iritsi da crowdzozketaren amaiera!!! Xiaomi Yi kirol kamera zuri zoragarria zain dago, ea noren etxera joan behar duen jakiteko irrikatan.

Arazo teknikoak tarteko, ezin izan dut zozketa nik neuk zuzenean egin (pena, benetan!), eta beraz, ONCEren gaurko zozketa erabili behar irabazlea aukeratzeko. Hauxe izan da gaur saritutako zenbakia.

ONCEren 2015/09/16ko kupoia: 48161Zozketarako erreferentzia ONCEren zenbakiko azken hiru zifrak izango zirela esan nizuen aurrekoan. 161 zenbakia da beraz irabazlea. Eta nori dagokio?… ea ba, ikus dezagun!!!

Irabazlea: @nahiataezina. Zorionak!!!
Zorionak Nahia! :-)

Ttak! Hortxe dago, argi eta garbi, kameraren irabazlea: @nahiataezina, Twitterren @gaurdabihar lagunak ondo aurreratu duen bezalaxe:

Zorionak aizu!!! Berehala jarriko naiz zurekin harremanetan oparia nora bidali behar den jakiteko!!!

Eta besteoi, mila-mila-mila esker, bihotz-bihotzez, parte hartzeagatik. Asko disfrutatu dut joko honekin, eta ikasi ere, piiiloa ikasi dut (besteak beste, formula honek ez duela balio sari potolo-potoloak finantzatzeko, jejeje!). Jarraituko dut buruari ematen, ea hurrengorako zer bururatzen zaidan.

Mila esker, benetan, guztioi. Eta zorionak Nahiari!!!

2 iruzkin

  • gartzi Deustu
    gartzi Deustu
    2015(e)ko irailak 16 at 23:48

    Ba nengoen ni ba… TONGO! TONGO! TONGO!
    halere… Zorionak @nahiataezina yihaaaaaa!

    Reply
  • JZuzuarregi
    JZuzuarregi
    2015(e)ko irailak 17 at 07:24

    Zorionak @nahiaetaezina!! Gozatu kamaraz!!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.