Kaixo ekipo! Ze fin ari zareten ikusita, apur bat estutzea pentsatu dut gaur, ea:

Txistea egiteko, erdaldunek sarritan konparatzen dute euskara AEBetako zientzia-fikziozko telesail klasiko baten estralurtar gaiztoen hizkuntzarekin.

Gaur egungo sitcom edo umorezko beste telesail mitiko batean, aipatutako zientzia-fikziozko telesaileko aktoreetako bat agertzen da hainbatetan, bere burua interpretatzen.

Ataletako batean, sitcomeko protagonistetako batek mehatxu moduko bat egiten dio aktoreari, harekin guztiz nazkatuta dagoelako, hasieran aipatutako hizkuntza horretan.

Zer esaten dio zehazki, eta zer esan nahi du euskaraz?

Erantzunak, badakizue, egunotako email helbide berberera, ostiraleko 23:00ak arte 😉

2 Iruzkinak

  1. gartzi Deustu 2015(e)ko irailak 12
  2. joxe 2015(e)ko irailak 12

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.