Zer moduz atzoko galdera? Uste dut belaunaldien arabera joan dela kontua oraingoan: gazteenek esan didazue oso zaila zela, eta nire adinetik gorakoek berriz, erraz-erraza! Baina tira, egin dezagun aurrera! (Emozioa mantentzeko, erantzun zuzenak eta azalpen guztiak datorren astean emango dizkizuet, jeje). Gaurkoarekin izerdi apur bat egingo duzuela uste dut:

Utz dezagun euskalgintza alde batera une batez: gaur bertan, Applek iPhone berria aurkeztu du.

Appleren telefonoaren lehen bertsioa aurkeztu zen egunean, giza eskubideen aldeko defentsan nazioartean sona handia lortu zuen emakume batek 48 urte bete zituen.

Bera jaiotako eskualdean, bada hiri bat, oso ezaguna dena bertan egiten den azoka dela eta.

Zer esan nahi du euskaraz hiri horrek gaur egun duen izenak?

Erantzunak bidaltzeko epea, badakizue: biharko (irailak 10) 23:00ak arte, aurreko bi egunetako helbide berberera.

3 erantzun

  1. gartzi Deustu 2015(e)ko irailak 10
  2. gartzi Deustu 2015(e)ko irailak 10
  3. GaurDaBihar 2015(e)ko irailak 10

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.