Crowdzozketa 1/5: asmatu zein den erantzunak bidaltzeko helbidea

Tira ba, iritsi da momentua: gaurtik ostiralera bitartean, azken aukera duzue ko sari fantabulosoaren zozketarako zenbaki bat (edo batzuk) lortzeko. Gogoratu:

  • bere momentuan diru-ekarpena egin zenuten lagunok, bere garaian azaldutako zenbaki kopurua izango duzue, gehi astean erantzuten duzuen galdera bakoitzeko beste bat
  • diru-ekarpenik egin ez duzuenok berriz, galdera guztiei erantzun beharko diezue zuzen, zozketarako zenbaki bat lortzeko.

Zozketaren inguruko jakingarri gehiago, lehengo eguneko sarrera honetan aurkituko duzue. Baina tira, goazen harira!!! Gaurko lehen galdera honi ondo erantzunez gero, email helbide bat osatuko duzue. Bada, datozen egunotako erantzunak ere helbide horretara bidali behar dituzue, e? Ez ahaztu! (Eta ahal dela, bidali beti helbide beretik!).

Prest?

Tira ba: horra galdera!

Zozketaren saria Xiaomi Yi kirol kamera da. Kamera horren jatorrizko herrialdeko gaur egungo presidentea izendatu zuten egun berean, ekitaldi handi eta jendetsu bat izan zen Andoainen.

xiaomiyiBada, datozen egunotako erantzunak bidaltzeko helbidea erraza da: ekitaldi horretako lelo nagusia, espaziorik gabe, eta gero “@teknopata.eus”. Bertara bidali mezutxo bat zure izena edo ezizenarekin, eta crowdzozketan diru ekarpenik egin duzun argituz, ados? Animo bada!!!

Gogoratu, biharko 23:00ak arte duzue honi erantzuteko. Oso erraza da, e?

4 Comments

  1. GaurDaBihar 2015(e)ko irailak 7
  2. gartzi Deustu 2015(e)ko irailak 8
  3. gartzi Deustu 2015(e)ko irailak 8
  4. gartzi Deustu 2015(e)ko irailak 8

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.