Badakit, badakit zuetako asko oporrak amaitzeko irrikatan zeundetela! Esan nizuen bezala, egunotan argituko dugu nor den Crowdzozketako Xiaomi Yi kameraren jabe berria.

xiaomi yi neurriakZertaz ari naizen ez badakizue: uda aurretik laguntza eskatu nizuen zozketatzeko sari bat denon artean erosteko. Helburua zen smartphone Ubuntudun bat lortzea, baina ez genuen diru nahikorik batu, eta beraz, jasotako ekarpenekin Xiaomi Yi  kirol kamera erostea erabaki genuen denon artean.

Kameraren jabe berria nor izango den zozketa bidez erabakiko da. Diru-ekarpenak egin dituzuen 29 lagunen artean 382 zenbaki banatuko ditut datorren astean, egindako ekarpenen arabera (taula honetan ikus dezakezue partizioa). Baina zozketaren aurretik, azken aukera bat eman nahi dizuet zenbakitxo bat lortu edo lehen zenituztenei beste batzuk gehitzeko.

Galdera-katea

Datorren astelehenean hasita, egunero-egunero galdera bat argitaratuko dut blogean, aurrekoarekin nola edo hala lotutakoa. Zozketarako zenbakiak lortzeko, galdera horiei zuzen erantzutea da egin behar duzuena. Parte hartzea oso erraza da, hauek dira arauak:

  1. 2015eko irailaren 7tik 11ra bitartean, gauero-gauero, 23:00etan galdera-kate bat argitaratuko da blogean.
  2. Parte hartzeko, galdera-kate horren erantzun zuzena bidali beharko duzue email helbide batera. Email helbide hori zein den jakiteko, lehen galderari zuzen erantzun beharko diozue. Erantzunekin batera, ezizena (ahal dela, twitter erabiltzailea) ere bidali beharko duzue, galdera argitaratu eta biharamuneko 23:00ak aurretik.
    1. Hortik aurrera jasotako erantzunak ez dira kontatuko.
    2. Email horren bidez jaso ez diren erantzunak ere ez dira zenbatuko.
    3. Parte hartzaile bakoitzak ezizen berbera erabili beharko du egunero.
    4. Galdera batentzatko erantzun bat baino gehiago bidaliz gero, bidalitako azkena hartuko da kontuan.
  3. Ekainean diru-ekarpena egin zutenek, zenbaki bat lortuko dute emandako erantzun zuzen bakoitzeko. Hau da, orain dituzten zenbaki horiez gain, beste bost lortu ahal izango dituzte.
  4. Diru-ekarpenik egin ez dutenek, zozketarako zenbaki bat lortuko dute galdera guztiei zuzen erantzunez gero.
  5. Zozketa abenduaren 4an izango da zuzenean, parte hartzaileek lortutako zenbaki guztiak kontuan hartuta.

Saria

Saria, esan bezala, aurrekoan aztertutako XIAOMI YI kirol kamera izango da.

Oharra

Zozketa hau ez da demokratikoa! Antolatzaileak arauak alda litzake hala behar edo nahi izanez gero. Parte hartzean aurreko arau guztiak onartzen dituzu, berau barne :)

Parte hartzaileen datuak zozketarako baino ez dira gordeko, eta jokoa amaitu ondoren suntsitu egingo dira.

Zer? Animatuko zara? Iraila hastek pizgarri polita, ezta? 🙂

 

 

 

 

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.