Badakizue: smartphone ubuntuduna probatzeko antolatutako crowdzozketak ez zuen bere helburua osorik lortu, eta sariari errebaja txiki bat egin behar izan diogu. Diru-bilketan jasotako kopurua kontuan hartuta, hiru sari alternatibo bilatu, eta zozketaren parte hartzaileek bozkatu dute zein nahiago duten. Atzo zen aukeraketa egiteko azken eguna, eta emaitza, berriz, honako hau:

Nik neuk hegazkina nahiago nuen, baina...
Nik neuk hegazkina nahiago nuen, baina…

Herria mintzatu da beraz, eta Xiaomi Yi kirol kamera hautatu du. Eskaria eginda dago honezkero, eta orain dealextreme-ko galtzagorrien esku dago bidalketa eta abarrak ahalik eta azkarren egitea.

Merketxo irten ohi dira traste hauek DX.COM-en. Baina bidalketa ez da, ez, azkarra
Merketxo irten ohi dira traste hauek DX.COM-en. Baina bidalketa ez da, ez, azkarra

Zorionez, aspalditxo eskatu dut halako bat opari bat egiteko, eta laster iritsi behar zait, beraz, zozketarako data hurbildu aurretik, kameraren aztertetatxo bat argitaratu ahal izango dut hemen, zuek entretenituta mantentzeko. Xiaomi Yi kamera txukun samarra omen da han-hemenka irakurri dudanez, baina tira, ikusiko dugu esku artean dugunean 😉

Xiaomi-Yi

Berriz ere, mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zoragarriak zarete!

 

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.