Helburu sinplea zuen crowdzozketak: 200 euro lortzea telefono ubuntudun bat erosi, probatu eta zuen artean zotz egiteko. BQ etxeak %8ko deskontua eskaini zigun gerora, helburua 184 eurora jaitsiz… baina hala ere, erdira ere ez gara iritsi. Honelaxe geratu dira kontuak, hain zuzen ere:

  • Parte hartzaileak: 29
  • Diru ekarpen osoa: 95,5 €
  • Diru ekarpen garbia: 85,14 € (Diru ekarpen osoa, Dropcoinen komisioa (%15) eta Paypalena (%7 – %21) kenduta)

Eskerrak eman nahi dizkizuet, noski, parte hartu duzuen guzti-guztioi, eta barkamena ere eskatu, helburu osoa ez lortzeagatik. Dena den, eta arauetan idatzita zegoen bezalaxe, hiru sari erakargarri bilatu ditut, zozketa egiteko gustukoena zein duzuen aukeratu dezazuen (diru ekarpena egin duzuenok e-mail bat jasoko duzue laster, bozkatzeko jarraibideekin).

Harira beraz: hiru trepetatxo hauen artean, boto gehien jasotzen duena izango da zozketaren saria. Bozketan diru-ekarpenak egin dituzuenok baino ezin izango duzue parte hartu. Hona aukerak:

Ez, katua ez dator paketean
Ez, katua ez dator paketean

1) Xiaomi Yi ‘ekintza kamera’

‘GoPro’ estiloko kamera hau HD bereizmeneko (1080p) kirol eszenak grabatzeko erabil daiteke, baita argazkiak egiteko ere. 16 megapixeleko sentsorea dauka, WI-Fi konexioa sakelakotik konektatzeko… ondo funtzionatzen omen du, eta eder-ederra da!

2) PowerUp 3.0 paperezko hegazkin motorizatua

Adi: egin paperezko hegazkin bat,erantsi motore eta lema txiki bat, eta horiek segapototik kontrolatzeko bluetooth modulua. Ez esan ez dela tope moloia! Horixe eskaintzen du PowerUp 3.0 honek: drone bat bezalaxe, baina askoz ere moloiagoa.

3) Click Cube iratzargailua

cubeAdos, iratzargailuak deabruaren asmakizuna dira. Baina honako hau, gutxienez, eder-ederra da, eta ez dizu trabarik egingo lo egin nahi duzunean. Zer ordu den jakin nahi duzunean, ukitutxo bat egin  mesanotxean edo erlojuan bertan, eta bere pantaila piztuko da, informazioa emateko. Segundu pare batean berriz itzali, eta egurrezko kubo eder eta soil baten itxura hartuko du berriz.

 

 

Esandakoa: diru ekarpena egin duzuenok laster jasoko duzue email bat, bozketan parte hartzeko eskatuz. Adi ibili! Aukeraketa egun pare batean egin nahi nuke eta!!!

No Responses

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.