Gero eta sarriagotan egiten didate galdera hori… eta gero eta zailagoa zait erantzutea: batez ere Android mundutxoan dagoen aniztasuna ikusita, oooso zaila da telefono gomendioak egitea.

Baina galdera hori egitea zein hari erantzutea egokitzen bazaizu, egon lasai: orain horretarako ere erabil dezakegu Google orojakilea. Which Phone? zerbitzuari esker, hiru galderari erantzun ondoren ri-rau esango digu Googlek zein den komeni zaigun androidfonoa. Galderak errazak dira:

Hori bai: gogoan izan momentuz behintzat Estatu Batuetako merkaturako pentsatutako aplikazioa dela, eta beraz hango operadoreak eta hango prezioen erreferentzia dira ‘kalkuluak’ egiteko erabilitako oinarria. Datu basean, gainera, telefono egile handiak baino ez dituzte sartu (Oneplus, Xiaomi eta antzekoak ez daude zerrendan), beraz, azken erabakia hartzeko baino, erreferentzia bat izateko baliabidea izan daiteke honako hau.

Ah! Eta ez ahaztu: telefono berri baten bila bazabiltzate, euro pare baten truke lor dezakezue ekaina bukatu arte martxan dagoen #crowdzozketan! Ez galdu aukera!!! 🙂

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.