Derrigorrezko segurtasun aplikazioa Hego Koreako nerabeen telefonoetan

Koreako gobernua publizitate kanpaina masiboa egiten ari da telebistan, korearrek aplikazioa instala dezaten.

Koreako gobernua publizitate kanpaina masiboa egiten ari da telebistan, korearrek aplikazioa instala dezaten.

Buf, ze mehea den ‘herritarrak babestea’ eta kontrol orwelliarraren arteko muga, ezta? Ikusi zer gertatu den Korean…. Hego Korean, esan nahi dut, ez Kim-Jon-un-en herrialdean e? Gobernuak lege berri bat atera du, 19 urtetik beherakoek erosten dituzten telefono guztietan segurtasun aplikazio bat instalatzera derrigortuz. Gobernuak bere apli propioa garatu du horretarako, Smart Sheriff deritzona: telefonotik erabiltzen diren aplikazioak, bisitatzen diren webguneak, idazten diren mezuak, jasotzen direnak eta abar kontrola daitezke urrutitik. Webguneen kasuan, ‘jakintsu batzorde batek’ erabakiko du aurrerantzean telefono horietatik non nabigatu daitekeen eta non ez. Beste funtzio guztiak gurasoek kontrolatu ahal izango dituzte, telefonoa erabat amatatzeko aukera barne.

Momentuz 'inposizioa' saltatzeko modu bat dago: iPhonea erostea. SmartSheriff Androiden baino ezin da erabili

Momentuz ‘inposizioa’ saltatzeko modu bat dago: iPhonea erostea. SmartSheriff Androiden baino ezin da erabili

Hori guztia gutxi balitz, aplikazioak alerta bereziak bidaliko dizkie gurasoei, gazteak hitz edo esaldi jakin batzuk erabiliz gero. Hala, gaztearen segapotoan ‘mehatxua’, ‘suizidioa’, ‘haurdun’, ‘bullying’ edo ‘etxetik ihes egin’ bezalakoak agertuz gero, gurasoek berehala izango dute horren berri.

Helburua, teorian, gazteak babestea eta seguruago egon daitezen ziurtatzea. Praktikan, ordea, hozkirri handia ematen du, ezta? Zer iruditzen?

Erantzun bat

  1. Alex 2015(e)ko ekainak 29

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.