Batzuek esango didazue sekulako muturra dudala. Beste batzuek oso ideia ona dela. Eta beste batzuek ea ez dudan beste ezer hoberik egiteko. Eta seguruenik denok izango duzue arrazoi parte bat. Baina tira: neure blogean ezin badut esan burutik pasatzen zaidana, esango didazue bada, non bestela!!!

mayra gomez kemp 'Un dos, tres' saioko parte hartzaileekin
Eta irabazi duzuen saria daaaa… adreilu zoragarri hauuu! Txaaan txan txannnn!!!

Harira: txoko hau ezagutzen baduzu, honezkero zuretzat ez da sekretua zeeeeeenbat gustatzen zaizkidan zozketak. Izugarri ondo pasatzen dut saritxoak zuen artean banatzeko gaiztakeriak pentsatzen. (Uste dut Mayra Gomez-Kemp konplexu apur bat badudala, bai). Baina bueno, orain arte ikusi dudanagatik, zuek ere ez duzue txarto pasatzen horrelakoetan, ezta?

Bloga ezezaguna baduzu ere, izenagatik azkar sumatuko zenuen: teknologia eta era guztietako trepetatxoak ere oso gogoko ditut. Horregatik, egiten ditudan zozketa horiek normalean gailu teknologikoak izaten dira.

Aspalditik nago tentatuta, beste webgune batzuetan ikusi dudan bezalaxe, smartphone baten zozketa egiteko. Arazo bakarra du horrek: smartphoneak garestiak dira, eta blogarekin ez dut zentimo bat ere irabazten. Beraz, ezin dut oparitzeko smartphone hori neure kabuz erosi.

Aquaris E5 HD Ubuntu Edition - BQ
BQ Aquaris E5 HD Ubuntu Edition eder hau probatu eta zozketatu nahi dut zuen artean… baina aurrekontua ez zait iristen!

Alternatiba bila hasi, eta beste modu batera ere saiatu naiz: hainbat smartphone egile eta saltzailerekin jarri naiz harremanetan azken hileotan, ea animatuko liratekeen telefono bat oparitzen, publi apur bat egitearen truke. Eta, zera, ezetzik ez dut jaso: batzuek erantzun ere ez dute egin; eta besteek oso modu atseginean esan didate blog hau oso txikia dela, euskaraz dela eta ez dutela tutik ulertzen, eta horrelako gauzak (zozketatzeko telefonoak dohainik bidaltzea) ‘konfiantzazko’ blogekin egiten dituztela soilik. Konfiantza hori -ulertu dudanez- haien prentsa oharrak oso-osorik kaleratuz irabazten da. Eta hori ere ez da kontua, ezta?

Total: hirugarren modu bat ere bururatu zaidala. Baina, ai! Modu horrek zure parte hartze zuzena behar du. Beraz, lagunduko didazu smartphone bat erosten, egun batzuetan proba egin eta gero zuen artean zotz egiteko? Egin klik hemen gehiago jakiteko :).

4 erantzun

  1. gartzi Deustu 2015(e)ko ekainak 11
  2. joxe 2015(e)ko ekainak 11
  3. GaurDaBihar 2015(e)ko ekainak 20
  4. joxe 2015(e)ko ekainak 20

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.