Ez, lasai, ez naiz zoratu, ez nator entsalada diuretikoak egiteko trikimailuekin!!! Hau Teknopataren Txokoa da, lagunok!!! Ekarri dizuedana da eskukada ba IFTT errezeta, besteak beste kazetarien lana errazteko balio dezaketelakoan. Baten bat gogoko baldin baduzue, ‘Add’ botoi urdinari ematea baino ez duzue, zuen IFTTT errezetetan kopiatzeko. Probatu beldurrik gabe, eta esango didazue 🙂

Ez, errezeta hauek ez dituzu Txorienen aurkituko, kar, kar, kar!!!
Ez, errezeta hauek ez dituzu Txorienen aurkituko, kar, kar, kar!!!

1. Bidali gogoko txioak Pocket-era

Sarritan gertatzen da: gure Twitter denbora lerro amaigabe horretan mezu bat ikusten dugu, irakurgai, albiste, analisi edo infografia interesgarri bat dakarrena, baina lanean gabiltza jo ta ke, eta ez dugu astirik momentuan irakurtzeko.

Errezeta hau erabiliz, konponbide erraza emango diogu horri. Txio interesgarri hori gogokotzat hartzen badugu, IFTTT-k gure Pocket kontura bidaliko du lotura, ‘IFTTT’ eta ‘Twitter’ etiketekin. Horrela, lasaiago gabiltzanean zain izango dugu irakurgaia gure Pocket zerrendan. (Pocket web aplikazio erabilgarri eta txukuna da, geroko utzi nahi ditugun irakurgaiak gordetzeko. Gainera, irakurgai horiek telefonotik eroso-eroso irakurtzeko moduan ere formateatzen digu. iOS eta Android apliak ere baditu)

IFTTT Recipe: Bidali gogoko txioak Pocket-era connects twitter to pocket

2. Jaso RSS eguneraketak email bidez

Pentsa: blog, webgune, agerkari edo dena delako bati jarraitzen diozue. Ez da oso sarritan eguneratzen, baina argitaratzen duen guztia oso-oso interesgarria izaten da. Zergatik ez jaso email bat haren RSS jarioa berritzen den bakoitzean? Etiketa honek horixe egiten du. IFTTT Recipe: RSS laburpenak emailez connects feed to email

3. Argitaratu Instagram argazkiak zuzenean Twitter

Bai, Instagram kontua bertatik lotu daiteke Twitterrekin. Baina horrela eginez gero, Twitterren argazkien loturak baino ez dira ikusten. Errezeta honek zure Instagrameko argazkia hartu eta zuzenean argitaratzen du Twitterren. Horrela Twitterreko jarraitzaileek Twitterren bertan ikusi ahal izango dituzte irudiak, Instagramera pasatu beharrik gabe.

IFTTT Recipe: Argitaratu zure Instagram argazkiak Twitterren connects instagram to twitter

4. Jaso emailez laburpen bat, leku jakin batetik bidaltzen diren txioekin

Tokiko hedabideetan jardunez gero, edo kokapen oso zehazta batean gertatzen diren albisteen jarraipena egiteko, oso erabilgarria izan daiteke errezeta hau: kokaleku jakin batetik bidaltzen diren txioen bilduma egin, eta email batean bidaliko dizkzizu goizero, zehazten diozun orduan.

IFTTT Recipe: Kokapen jakin bateko txioen laburpena emailez connects twitter to email-digest

5. Traola -> Kalkulu orria

Errezeta hau aurrekoan IFTTT aurkeztu nizuenean erakutsi nizuenaren oso antzekoa da, eta oso erabilgarria izan daiteke ikastaro, hitzaldi, jardunaldi eta halakoen jarraipena egiteko. Traola jakin bat daraman txio bat argitaratzen den bakoitzean, errezetak errenkada bat gehituko dio zure Google Driveko kalkulu orri bati, txio horren testua, lotura eta abarrak bertan gordeta.

IFTTT Recipe: Kalkulu orria traola jakin batekin egindako txioak jasoz connects twitter to google-drive

Tira, horixe da guztia momentuz. Gustatu zaizkizu errezeta hauek? Baduzu besteren bat, konpartitzeko modukoa? Aldaera interesgarririk? Bo: horretarako dago erantzunak uzteko aukera, e? 😉

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.