minen kalteak
Afganistan, Kolonbia, Pakistan, Siri, Irak eta Iran dira abandonatutako minek kalte gehien egiten duten herrialdeak. Kasu guztietan, zibilak dira kaltetutako gehien-gehienak. (Grafikoa: MineKafon.org)

Gaurko egunez, Minen arriskuari buruz informatzeko eguna egiten ari da Nazio Batuen Erakundea. Mundu osoan milaka dira pertsonen aurkako mina abandonatuek zauritu eta hildako pertsonak. Afganistanen soilik, 1.048 izan ziren 2013an. Gehienak, noski, zibilak.

Massoud eta Mahmoud Hassani, Afganistanen sortu eta amak, beldurrez, Herbeheretara bidalitako bi anaia dira. Erabaki irmoa hartu dute minen auziari aurre egiteko: haien estrategiaren muina Mine Kafon deitzen dioten gailu bat da. Kostu txikiko errobot bat dela esan liteke, txikitan eskuz egiten zituzten jostailuetan oinarritutkoa: burdinezko bola bat, eta hari lotuta 150 ‘hanka’, banbuz egindakoak, plastikozko oin zapal banarekin, bola erraldoi bat osatuz. Egitura oso arina denez, haizearen bultzadaz mugitzen da, energia iturri propioa erabili beharrik gabe.

Mine Kafon bola hauek haizearen energia baino ez dute behar izaten. Mina bat zapaltzean, bizpahiru oin baino ez dituzte galtzen, eta beraz, hainbat mina suntsi dzakete saio bakar batean.
Mine Kafon bola hauek haizearen energia baino ez dute behar izaten. Mina bat zapaltzean, bizpahiru oin baino ez dituzte galtzen, eta beraz, hainbat mina suntsi ditzakete saio bakar batean.

Bola bakoitzaren prezioa, gainera, 40 euro ingurukoa da, merke-merkea beraz, kontuan izanda metodo azkar eta segurua direla minak suntsitzeko. Nahikoa da bola hauek lokalizatuta daukagun mina eremuan bultzatzea, eta gizakientzako arriskurik gabe egiten dute haien lana.

Baina Hassani anaiak ez omen dira geldi egotekoak, eta proiektu gehiago garatzen ari dira orain. Bola hauen oinarrizko teknologia hartuta, luzera handiko zilindroak ere egin nahi dituzte, mina eremuak alderik alde zeharkatu eta pasada bakar batean garbitzeko.

Ikusmina izanez gero, bisitatu Mine Kafon proiektuaren webgunea.

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.