Badakigu denok guraso izatea zelako erantzukizun handia den: ondo heziko ote dugu umea? Lortuko ote dugu handitan ganorazko pertsona izatea? Supernannyren beharra izango ote dugu halako batean? Lortuko ote du ume gaixoak behar bezalako lanpostu bat, gurasooi urrezko erretiroa ordaintzeko?

apikon

Eta, batez ere, beste horretan guztian erabateko eragina izango duen galdera… zer izen jarriko diogu ume honi? Amamarena? Jaiotze egunean jausten den santuarena? Gran Hermanoko irabazlearena?

Lasai: teknologiak horretarako ere badu konponbidea. Batura Mobile enpresak sortu duen Euskal Izenak apliari esker, orain inoiz baino errazago aukeratu ahal izango duzu zure (edo beste inoren) haurrarentzako izena. Euskaltzaindiak atzera botako ote duen beldurrik gabe, gainera, haren irizpideetan oinarrituta baitago!

Aplikazioa sinple-sinplea da, edozeinek erabiltzeko modukoa, eta hainbat aukera interesgarri eskaintzen ditu, bere hiru pantaila nagusien bidez:

  1. Izenen zerrenda osoa, generoaren arabera sailkatua.
  2. Izenen jatorriaren inguruko azalpentxoa, eta izen baliokideak gazteleraz eta frantsesez.
  3. Aurkitutako izen gogokoen zerrenda osatzeko aukera.
  4. Sailkapen moduko bat, erabiltzaileek gehien aukeratutako izenekin.
  5. Izena ausaz hautatzeko aukera, oso baliagarria izan daitekeena familiarteko dramak ekiditeko. (Ah! Makinak hala erabaki du!)

Zu zeu edo zure lagunen bat ugaltzeko trantzean badago, tresna apropos-aproposa, zalantzarik gabe. Eta bizitza osoa “¿Cómo que Arkaitz? ¿Ese nombre qué quiere decir?” erako galderak egiten pasatzen duen ezagun astun horrentzat ere, opari ezin ederragoa! Interesa izanez gero, %100 dohainik topatuko duzu, Android zein iOS sistemetan.

Zer iruditzen? Jubilatuko dugu Seaskaren egutegia? 🙂

Android

Euskal Izenak
Euskal Izenak
Price: Free
  • Euskal Izenak Screenshot
  • Euskal Izenak Screenshot
  • Euskal Izenak Screenshot
  • Euskal Izenak Screenshot
  • Euskal Izenak Screenshot

iOS

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ohar garrantzitsua

Zoritxarrez, artikulu honetan aipatzen den aplikazioa dagoeneko ez dago eskuragarri. Nahi baduzu 'Euskal izendegia' izeneko beste hau proba dezakezu (Android soilik).

Instalatu 'Euskal Izendegia'