Kolesterola, transaminasak, tentsio arazoak… badakigu bai, zer ondorio dakarren pisu larregi hartzeak. Baina ai! Batzuetan, ez ote den txarragoa erremedioa gaitza bera baino! Ikusi, ikusi beheko gailu hau:

wearsens-960x623

WearSens du izena, eta, lehen begiratuan, modan dauden ‘wearable’ horietako bat da. UCLA unibertsitateko talde bat dabil trepeta hau garatzen. Lepoko gisa janzten da, eta jatean, eztarrian behera pasatzen denaren kontrola egiten du… bueno, edo hori da garatzaileen asmoa, oraindik probatan baitaude.

Lepoko hau telefonotik kontrolatu ahal izango da, besteak beste, zehaztek zenbat jan behar dugun egunean edo jatordu bakoitzeko. Ezarri dugun mugatik pasatzean, gailua dardarka has daiteke, sentsazio desatsegina eraginez.

Gailuaren sentsoreek irenstean sortzen dugun soinua aztertzen dute eta, horietan oinarrituta, berehala jakin dezake nolako janaria jaten ari garen. Beste erabilera batzuk ere izan ditzakeela esan dute sortzaileek: hala nola erretzeari utzi nahi dutenei laguntzea, edo arnas aparatuko gaitzak dituztenen arnas erritmoa kontrolatzea.

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: