Zer nabigatzaile erabiltzen duzue teknopatok sarea arakatzeko? Horixe galdetu genuen joan den abenduaren 10ean. 46 lagunek erantzun duzue otsailaren 10era bitartean, eta, erantzun horiekin fidatu behar izanez gero behintzat, Firefox da erabateko irabazlea. 46 lagunetik 38k erabiltzen omen duzue (noizean behin besteren batekin tartekatuz). Hona zuen erantzunak:

Baina, badakizue: esaten da inkestetan beti esaten ditugula gezur txikiak, eta sarritan esaten dugula gure ustez inkestatzaileak entzun nahi duena. Beraz, egin dezagun konparazio bat: ea Google Analyticsen arabera zer nabigatzaile erabili dituzuen orri honetara sartzeko, 2014ko abenduaren 10etik 2015eko otsailaren 10era bitartean…

Joera orokorra mantentzen dela ematen du: gehienok Firefox erabiltzen duzue, eta haren ostean Google Chrome da teknopatok gehien erabiltzen duzuen nabigatzailea. Arima salduta diogu Googleri e? 🙂

Bueno, eta, behin datuak begiratzen hasita… zer hizkuntzatan nabigatzen dugu? #euskeraaskatasunez erabiltzen dugu ala zer?

Ba ez, datuak ikusita, ez du ematen teknopatok euskara inposatzearen oso zale garenik… bi hilabeteko epean, euskara hirugarren hizkuntza da blog honen bisitarien artean, ingelesa eta gazteleraren atzetik. Bitxia da haren atzetik Brasilgo portugesa, frantsesa eta italiera daudela. Jokaera bitxia ezta?

Gogoratu garrantiztsua dela zure nabigatzailea euskaraz kongifuratzea, bilaketa motoreek eta abarrek gure hizkuntzaren esistentziaren jabe izan daitezen. Zure web arakatzailea euskaraz konfiguratzeko laguntza behar baduzu, hemendik has zaitezke.

Eta tira, aholkuak ematen hasita: erabili Firefox sarean gora ta behera ibiltzeko! Librea da, %100 doakoa, euskaraz dago… eta izugarri damola!

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.