originalSarritan izaten dugu tentazioa pentsatzeko txikitan engainatu gintuztela. 2.000. urtea aspalditxo pasa zen, eta ez daukagu ez auto hegalaririk, ez zerbitzari androiderik, ta ez ezer.

Baina ja! Hara non, guztiz etsita zaudela, etorkizunik ez dela pentsatzen, Amazonen Japoniako orrian erori (ez galdetu nola) eta eskaintza honekin egiten duzun topo. Bai lagunok: sinistu ala ez, dagoeneko salgai dago KURATAS SHI-KR-01, lehen mecha edo errobot erraldoia.

Hori bai, ez pentsa merke irtengo zaizunik Koji Kabutokeriatan hastea. Errobotaren prezioa 120 milioi yenekoa da (880.000 euro inguru), (besorik gabe, gainera!) eta Amazonek ez dizu etxera bidaliko. Trastearen pisua 5.500 kilokoa da. (Correosera noa pakete urdinez bidaltzea zenbat den galdetzera!). Bertara igota zein mugikorretik kontrola daiteke, eta ibiltzeko diesel motorra erabiltzen du. Ibili, moteltxo ibiltzen da: 10 km/h da bere gehienezko abiadura.

Baina hala ere, molagarritasunaren muga guztiak apurtu ditu. (awesometasuna esango luke makilakixi jaunak). Ikusi bestela, lehen urratsak emateko bideo-gida hau!

Uste dut crowdfunding kanpaina bat abiatu behar dudala laster! Pentsa, euskaldun bakoitzak eurotxo bana jarrita, berehala lortuko nuke trastea! Lagunduko didazue? Eh? Eh? Eh?

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: