Teknopataren ajeak

Berrantolaketa txiki bat blogean

Aldaketa txiki batzuk egin ditut blogean. Ea gustatzen zaizkizuen :-)
Berrantolaketa txiki bat blogean 7 - teknopata.eus

Bloga Puntu Eus-era psatzeko lanekin, ohi baino arreta apur bat eskaini diot egunotan, eta konturatu naiz gauza batzuk hobetu zitezkeela. Batez ere sarrerak antolatzeko modua eta abar. Fijatu bazarete, konturatuko zineten aldaketa txiki batzuk egin ditudala. Ataletako batzuk kendu egin ditut, eta beste batzuk mugitu. Hona nola geratu diren gauzak:

Egitura berria

Captura de pantalla 2014-12-07 a las 03.03.32

  • Goiko nabigazio barran, martxan ditudan beste proiektu edo webguneen loturak daude:
  • Nabigazio barra nagusian, berriz, blogaren atal berriak ikus ditzakezue, sarrerak gaika antolatuta ikusteko. Hauek dira atalak:
    • Apliak: aplikazioak, hala sakelakoak nola mahaigaineko zein web bidezkoak. Softwarearekin lotutako edukian atal honetan joango dira aurrerantzean. Bide batez, aprobetxatuko dut apli aldarrikatzeko ingelesezko app laburduraren euskarazko ordain gisa.
    • Trepetak. Hor satuko da gailu fisikoekin zerikusia duena: ordenagailuak, sakelakoak, tabletak, osagarriak…
    • Blogosfera atalean berriz, teknologiarekin alderdi sozialarekin lotutako kontuak sartuko ditut.
    • Laborategia atal praktikoa da, eta bi azpiatal ditu (horrela jarri ditut, batez ere, bestela ez zegoelako leku nahikorik menuan!):
      • Trikimailuak: aplikazioen aukera ezkutuak eta horrelako gauzak, apli eta trepetei zukua ateratzeko gomendioak ;)
      • Probak: gailu eta aplikazioen probak eta analisiak.
    • Iritzia atalak ere bi azpiatal ditu:
      • Teknopataren ajeak: neure paranoia eta gogoeta propioak, batzuetan beste batzuetan baino serioagoak, eta ez derrigorrez teknologiarekin lotutakoak.
      • Teknopatometroa: pixkanaka-pixkanaka berreskuratu nahi dudan atala: teknopatoon arteko inkestak, eta haien emaitzak.
    • Horiez gain, beste hiru atal ere sartu ditut, orain arte gutxien landu ditudanak:
      • Zi-Fi: zientzia-fikzioari buruzko sarrerak
      • Komunikazioa: komunikazioa eta komunikabideekin lotutakoak
      • Kolaborazioak: beste blog edo hedabide batzuetarako egindakoak

Tristea da eskatzea…

Horrekin batera, bada beste aldaketa bat edukiari dagokiona. Aspalditik esperimentatu nahi nuen honekin, eta azkenean pausua eman dut: Publizitatea sartu dut blogean, konturatuko zinetenez. Ikusi nahi dut hortik blogeko gastuetako batzuk behintzat estaltzeko atera daitekeen.

  • Goiburuko bannera: Orain PuntuEus agertzen da bertan, baina beste edozein izan liteke. Eskuz sartutako iragarkia da, eta ez dut uste asko aldatuko denik. Baina tira, iragarkia jarri nahi baduzu, abisatu e?
  • Sarreren osteko bannerra: Sarrera bakoitzaren amaieran ere, eskuz sartutako banner bat doa. Google Adsensetik ekarritakoa da, eta barkamena eskatu behar dizuet gehienetan ingelesez edo gazteleraz etorriko delako.
  • Albo barrako goialdean ere minibanner bat ikusiko duzue, zuen .eus domeinua Guebsekin errgistratzeko gomendatuz. Hor klik egin eta domeinua erregistratuz gero, deskontua izango duzue, eta nik ere apur bat aurreztu ahal izango dut datorren urtean domeinua berritzean ;). Bai, teknopata.eus Guebsekin erregistratu dut nik, jende jatorra eta eraginkorra da!
  • Albo barrako behealdean ere topatuko duzue iragarki bat, karratua. Hori ere Adsensetik dator, eta beraz barkamena eskatzen dizuet. Hala ere, ez ahaztu noizean behin klik egitea ados? mesede handia litzateke! :)

Uste dut nehiko neurtuta daudela iragarkiak eta ez dutela traba handirik suposatuko. Baina tira, kontrakoa pentsatzen baduzue, entzuteko prest nago eh? ;-)

Espero dut aldaketak onerako izatea, eta zuen bisitak atseginagoak izatea horrela. Mila esker hor egoteagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.