Adi! Galdera honi erantzuteko epea itxita dago. Erantzun zuzena beltzez azalduta dago.

Horixe zen 1979. urtean estreinatutako zientzia fikziozko film handi baten azpititulu edo leloa. Pertsonaien artean, bazen katu bat, filmaren bukaera aldera tentsio handiko uneak eragiten zituena.

Katu hau, hain zuzen ere ;-)
Katu hau, hain zuzen ere 😉

Filma Alien zen, eta katuaren izena, Jones

Katu haren izena abizen duen kantari galestar ospetsu bat jaio zen urte berean, ustez goi-mailako topaketa politiko bat izan zen Euskal Herrian, Europako bi estatu bururen artean. Nola du izena topaketa izan zen herriko euskarazko tokiko irratiak?

Kantaria, Tom Jones, 1940an jaio zen.  Urte hartan, Urriaren 23an, Espainiako diktadoreak -Francok- eta Alemaniakoak -Hitlerrek- topaketa bat egin zuten Hendaian.

Bertatik emititzen duen euskarazko irratia Antxeta Irratia da, berez bidasoalde osora iristen dena.

Behar genuen erantzuna, beraz, Antxeta Irratia zen.

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: