Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan.

Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.

image

Berriz ere,  besarkada handi-handia eta eskerrik beroenak zor dizkiegu Firefoxen euskarazko interfazea euskaraz mantentzeaz arduratzen den Librezale.org taldeko kideei. Aupa ekipo!

Beste berrikuntza batzuk ere badakartza Firefox 32k, tartean nabigazio historiala ezabatzeko botoia eta beste hainbat. Hori bai,  bertsio hau eta hemendik aurrerakoak ezin dira erabili Android 2.2rekin, ezta ARMv6 erako prozesagailua duten gailuekin.

Firefox: navegador web privado
Firefox: navegador web privado
Developer: Mozilla
Price: Free

2 erantzun

  1. Pingback: Bitacoras.com 2014(e)ko irailak 2
  2. Julen 2014(e)ko irailak 3
  3. joxe 2014(e)ko irailak 4

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.