Euskadi Irratiko lagunek -arrazoiren batengatik- Bihotzeko fonoteka errepasatzera gonbidatu ninduten aurrekoan. Jarri atzera begira, aukeratu zure bizitzako hamar kanta, eta hantxe jardun, ordubetez, kanta horiei eta lotuta daramatzaten oroitzapenei buruz.

Azkenean bederatzi kantu baino ez genituen entzun, hamargarrena ordenagailuan trabatuta geratu zitzaielako irratikoei. Honako hau zen, Mike Oldfielden ‘Man on the Rocks’ diskoko ‘Sailing’ izenekoa.

Ariketa zaila da benetan norberaren bizitza hamar kantutan biltzea, baina tira, uste dut nahiko errepaso osatua egin genuela. Osorik entzun nahi baduzu, Euskadi Irratiaren webgunean duzu eskegita, edo, bestela, hor azpian klik eginda.

Kantu zerrenda osoa entzun nahi duzu etenik gabe? Youtuben aurkitu ditut guzti-guztiak:

Play

Erantzunik ez

  1. Pingback: Bitacoras.com 2014(e)ko irailak 12

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: