ProbakTrepetak

Unboxing: Sphero 2.0… errobola? Robopilota?

Sphero 2.0 Etxebarriko kaleetan
best of robots webgunea
Best of Robots dendan errobot aukera zabal-zabala dute

Best of Robots online dendako arduradunak oso pozik ei daude aurrekoan Winbot leihoak garbitzeko errobotari buruz egindako sarrerarekin, eta mezu harrigarria bidali zidaten aurrekoan: “Aizu, aukeratu nahi duzuna gure katalogotik, eta hori ere bidaliko dizugu probatzeko!”.

Harrituta nago oraindik, noski, -eta poz-pozik!- baina aizue, aukera aprobetxatu beharra zegoen. Sekulako lana izan da aukeraketa egitea. Aukera oso zabala dute Best of Robots horretan: etxea garbitzeko gailuak, sukalderakoakigeriluak eta lorategia zaintzekoak azkar baztertu nituen, etxean halakorik ez daukat eta. Eta han, baztertxo batean, nire begirada berehala bereganatu duen atala: jostailuak eta aisialdia!

Sphero 2.0 Etxebarriko kaleetanHan tartetxo bat gora eta behera ibili ostean, Sphero 2.0 errobota aurkitu dut. Finean pilota bat, urrutitik kontrola daitekeena sakelakotik, eta hainbat jokotan ere aginte gisa erabil daitekeena. Polit-polita da gainera, eta tira… etxean dago jadanik :-)

Eta tira, etxera iritsi eta ezin eutsi kutxa zabaldu eta barruan zer dagoen begiratzeko gogoari! Ikusi nahi? Hona ohiko “unboxing” bideoa! Datozen egunotan ikusiko dugu zer eta nola egiten duen errobolak ;-)

  • Bitacoras.com
    2014(e)ko martxoak 9 at 13:40

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Best of Robots dendan errobot aukera zabal-zabala dute Best of Robots online dendako arduradunak oso pozik ei daude aurrekoan Winbot leihoak garbitzeko errobotari buruz egindako sarrerarekin, eta mezu harrigarria bidali zidat..…

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.