Teknopataren ajeak

iBeacon, Apple bezero fisikoen jarraipena egiten

Dirudienez, Applek laster inplementatuko du denda fisikoetan bezeroen jarraipena egiteko sistema, iOS7 daramaten gailuen bidez.
iBeacon, Apple bezero fisikoen jarraipena egiten 7 - teknopata.eus

Badirudi Applek bista-bistakoak ez diren berrikuntzak sartu dituela iPhone eta iPaden iOS7 sistema eragilean. Duela ez asko kontatu nizuen nola ari diren aztertzen hainbat sistema, denda fisikoetan ere, birtualetan bezalaxe, bezeroen jarraipen pertsonalizatua egin ahal izateko, eta haren arabera -besteak beste- produktu bat ala beste bat automatikoki eskaini ahal izateko.

Kontua da sistema horiek uste nuena baino askoz ere gertuago ditugula. Egunotan han eta hemen irakur daitekeenez, Apple iBeacon deritzon sistema prestatzen ari da Estatu Batuetako dendetan instalatzeko. iBeacon horiek Bluetooth emisore txikiak dira, elkarrekin eta inguruan igarotzen diren telefonoekin komunikatzen direnak, telefono bakoitzaren kokapena detektatu eta horren araberako informazioa eskaini ahal izateko.

ibeacon-diagrama

Horrela, iPhonea poltsikoan duzula, Aple Store batera sartu eta, demagun, aurikularren apalaren aurrean geldituz gero, sistema konturatu eta -ttak!- berehala bidaliko du mezutxo bat telefonora, jakin dezazun halako marka eskaintzan dagoela, aurikularrak erosiz gero %20ko deskontua duzula fundetan… edo horrelako beste edozein mezu. Are gehiago: sistemak informazio hori gorde eta, biharamunean ere bueltatuz gero aurikularrak begiratzera, mezuak gomendatuko dizu aurikular mota bat aurreko erosketetan oinarrituta… edo saltzaile bati emango dio abisua jakin dezan bizpahirutan geratu zarela aurikularren aurrean zalantzatan.

Bertsio ofizialak dio bestelako mezuak ere izan daitezkeela... iPadetatik pasatu aurretik abisutxo bat, halako ikastaroa dagoela iPadak negoziotarako nola erabili ikasteko, edo sistemaren bertsio berri bat deskara daitekeela jakinarazteko...
Bertsio ofizialak dio bestelako mezuak ere izan daitezkeela… iPadetatik pasatu aurretik abisutxo bat, halako ikastaroa dagoela iPadak negoziotarako nola erabili ikasteko, edo sistemaren bertsio berri bat deskarga daitekeela jakinarazteko…

Antza denez, iBeacon horien mezuak Apple Store aplikazioarekin komunikatuko dira zuzenean, eta beraz iOS gailuetako erosketa aplikazioak, erosketak online ez ezik, Apple denda fisikoetan ere egiteko aukera emango du. Izan ere, iBeaconek ahalbidetzen duen beste funtzio bat da erositakoaren ordainketa ere telefonoaren bidez egitea.

Apple Store aplikazioan norbere kreditu txartelaren datuak sartuta egonez gero, dendatik irteten garenean, telefonoak automatikoki jakin lezake produkturen bat ote daramagun eskuetan, eta horren prezioa, automatikoki kargatu gure kontuan, kutxatik pasatu beharrik gabe.

Guztia, noski, ‘bezero esperientzia hobetzeko’ eta ‘erosketa kopurua biderkatzeko’ asmotan. Bide batez, NSAri pasatzeko beste datu mordoska bat lortuko dute bezeroen inguruan, baina tira, albo-kalteak dira horiek!

  • Bitacoras.com
    2013(e)ko azaroak 19 at 00:36

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Badirudi Applek bista-bistakoak ez diren berrikuntzak sartu dituela iPhone eta iPaden iOS7 sistema eragilean. Duela ez asko kontatu nizuen nola ari diren aztertzen hainbat sistema, denda fisikoetan ere, birtualetan bezalaxe, ..…

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.