Pektoralak (eta bicepsak!) ere, di-da 1Batzuek gutxienez gogoan izango duzue Abhancer, duela urtebete inguru abdominalak di-da lortzeko aurkeztu nizuen gailu xarmangarria. Ideiak oso harrera ona izan zuen (sarrera horrek 1.300 bisita ditu lerro hauek idazteko orduan!). ‘Luzitu’ ahal izateko sufritu beharra ez da inoren gustuko, argi dago.

Tira, ba oraingo honetan, Abhance haren osagarri pefektua izan daitekeena ekarri dizuet: Funkybod. Batzuen iritziz, wonderbra ospetsuaren mutilentzako baliokidea dena.

funkybodFunkybod barruko kamiseta bat da. Baina bular aldean, eta besoetan ere, kuxin moduko batzuk daramatza, txikiak, noski, pektoralen, sorbaldaren eta bizepsen forma markatu eta apur bat ‘puzteko’. Horrela, haren gainean beste zerbait jantziz gero (alkandora, jertsea, sudadera bat…) kanpotik ikusita benetan garena baino askoz ere gihartsuagoak garela ematen du. IKusi bestela nola geratzen zaion alkandora mutiko flaku honi Funkybod jantzi aurretik eta ostean:

http://www.youtube.com/watch?v=QVSH7bsbG1I

Funkybod Erresuma Batuko boxeo entrenatzaile baten asmakizuna da. Ash Bhunnoo neka-neka eginda zegoen bere boxeo eskolan itxura hobea lortzeko soilik izena ematen zuten mutikoekin, eta itxura hobetzeko boxeoa baino formula errazagoa egon behar zuela pentsatu zuen. orain,  hainbat urtetako lanaren ordez, nahiko da 49 dolarreko ordainketa egin eta astebete itxarotea profil ezin atletikoagoa erakutsi ahal izateko.

Ze ideia ona e? 😉

3 Comments

  1. Pingback: Bitacoras.com 2013(e)ko urriak 25
  2. leire 2013(e)ko azaroak 7
  3. joxe 2013(e)ko azaroak 8
  4. leire narbaiza 2013(e)ko azaroak 12

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.