Teknopatometroa: Atsedenik ez 3Grik gabe

Atsedenik ez 3Grik gabe

Ai, nork esango zukeen duela 4 urte!!!

Udazkena iritsi denez, amaitutzat eman dezakegu Teknopatometroaren udazkeneko galdetegia, ondorio argi batekin: oporrak online pasatzeari dagokionez, muturreko jarrerak nagusitzen ari dira.

Emaitzei begiratu aurretik, nola ez, eskerrak eman behar dizkizuet inkestari erantzun diozuen 50 lagunoi. Zuen erantzunik gabe, bestela ere balio zientifiko nuloa duen inkestatxo honek ez luke batere zentzurik izango!

Erdiak baino gehiagok, etengabeko konexioarekin

Erdia baino gehiago gara oporrak etengabe konektatuta ematen ditugunak. Guztiz offline pasatzen dituztenak, berriz, %16 inguru dira. Multzo hori dezente handitu da 2011ko galdetegitik, eta orduan bigarrena zen “offline, ahal izanez gero ku-kutxo bat eginda” aukerarekin parekatu da.

Wifiaren bila ibiltzen direnak ere gutxiago dira 2011n baino, eta apur bat gehiago ziberkafeetara jotzen dutenak. Hona tarta osoa:

Inkestaren emaitza, tarta batean

Muturreko joerak nagusi

Urtez urteko grafika

Urtez urteko grafikoan ikusten denez, muturreko jarrerak egonkortzen ari dira. (Klik handiago ikusteko)

2009tik honako bilakaerari erreparatuz gero, pare bat fenomeno interesgarri ikusten dira:

  • Gauzak oso azkar aldatu dira lau urtean. 2009an, etengabeko konexioa bigarren aukera zen, eta oso minoritarioa, erantzun zutenen %25 inguruk erabiltzen zuen. Gaur egun, %52k aukeratzen du oporrak etengabeko konexioarekin pasatzea.
  • Muturreko jarrerak nagusitzen ari dira. Batetik, argi ikusten da etengabeko konexioa gehiengoaren aukera gisa finkatu dela %50etik gorako emaitzekin, baina nabaria da ere 2009tik hona nola igo den guztiz deskonektatuta ibiltzen direnen kopurua, %15etik gora izan arte.

2 Comments

  1. Pingback: Bitacoras.com 2013(e)ko irailak 24
  2. izendegi 2013(e)ko irailak 29
    • joxe 2013(e)ko irailak 29
  3. Pingback: Oporrak online, 10etik 9 | Teknopataren txokoa 2020(e)ko irailak 3

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.