Azken boladan pare bat sarrera utzi ditut hemen eta hemen, telezaintza, pribatutasuna eta horrelakoen inguruan. Badirudi smartphoneen zabalkunde masiboak oso erraz jartzen diela lana gure nondik norakoak jarraitu nahi dituztenei.

Ikusi, esaterako, zer egin duten berriki Londresen: RENEW izeneko enpresa batek pantaila sare bat zabaldu du erdigunean. 200 gailu dira, estrategikoki banatuak, eta hirian batetik bestera oinez doazen langileei informazio erabilgarria (eta publizitatea, noski) eskaintzen diete. Informazio hori zuzenean ikusten da pantaila erraldoi horietan, baina gainera gailu bakoitzak inguruan pasatzen diren sakelakoei ere bidaltzen die informazioa, Bluetooth zein Wi-Fi bidez.

Renew paperontziek zure hondakinak bildu, informazioa eskaini eta bide batez, zure mugimenduen jarraipena egiten dute. Iuju!
Renew paperontziek zure hondakinak bildu, informazioa eskaini eta bide batez, zure mugimenduen jarraipena egiten dute. Iuju!

Denari itxura berde eta cool-agoa emateko, pantaila bakoitza plastikoa birziklatzeko paperontzi moduko batean muntatu dute. Horrela, pantailok informazioa emateaz gain, norbere hondakinak birziklatzen laguntzeko ere balio dute.

Kontua da oraintsu jakin dela beste zerbait ere egiten dutela edukiontzi horietako batzuek behintzat: hainbat sentsoreren bidez, eta momentuz era esperimentalean, 200 pantaila horietako 12 inguruan pasatzen diren telefonoak identifikatu, eta haiei buruzko informazioa biltzen ari dira. Noiz pasatu diren ingurutik, nondik datozen eta norantz doazen, internetera konektatuta dauden ala ez, beste edukiontzi kontakatiluen aurretik ere pasatu ote diren… Enpresak esan duenez, informazio agregatua baino ez dute erabiltzen, ez banan banakoa eta gainera, hala egingo balute ere, Ingalaterrako legediaren arabera legezkoa litzateke, informazio multzo bakoitzari helbide eta izen bat egokitzen ez dioten bitartean.

Total: dendetan soilik ez, orain kalean gabiltzanean ere jarraitzen digutela, estu-estu. Kontuz gero!

No Responses

  1. Pingback: Bitacoras.com 2013(e)ko abuztuak 13

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.